Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Bizkaiak 3,7 milioi euro jarri ditu lehen sektoreari laguntzetarako

Zatirik handiena mendiko nekazaritzako aldeetako eta mendiko aldeak izan ez arren mugaketa natural adierazgarriak dituzten aldeen zailtasun naturalak konpentsatzeko ematen dira

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 13:26etan eguneratua

Elena Unzueta.

Elena Unzueta. (BFA)

Galería Noticia

Elena Unzueta.

Diru-laguntza horien zatirik handiena (2,2 milioi euro) mendiko nekazaritzako aldeetako eta mendiko aldeak izan ez arren mugaketa natural adierazgarriak dituzten aldeen zailtasun naturalak konpentsatzeko ematen dira. Beste milioi bat eta erdi ezarrita dauden nekazaritza-ingurugirorako eta klimarako eta nekazaritza ekologikorako dira, hain zuzen ere euren ustiategietan borondatez ingurumenarekiko eta klimarekiko konpromisoak harpidetu dituzten eta nekazaritza ekologikoaren arloko praktikak eta metodoak hartzeko konpromisoa hartuko duten nekazariak konpentsatzeko.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak aurten 3,7 milioi euroko munta jarriko du linea desberdinak eta askotariko helburuak dituen lehen sektorearentzako diru-laguntzen multzo baten.

Aurrekontu horren zatirik handiena mendiko nekazaritzako aldeetako eta mendiko aldeak izan ez arren mugaketa natural adierazgarriak dituzten aldeen zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzetan pilatzen da;atal honen barruan zenbatekoa 2,2 milioi euro da.

Neurri honen bidez nekazariak konpentsatu nahi dira mendiko aldeetan edo kaltetuak diren beste alde batzuetan ekoizteak dituen eragozpenen emaitzako kostu gehigarriengatik eta sarreren galerengatik. Laguntza horiek biodibertsitatea eta balio natural altuko landa-sistemak lehengoratzen, artatzen eta hobetzen laguntzeko ematen dira;aldi berean, gure landa-lurzoruaren eta horren menpe dauden ekosistemen eta paisaien zaintzan eta hobekuntzan lagunduta, beti ere kontuan hartuta ataza horien onuradunak herritar guztiak direla, ataza horren xedea paisaia europarren egoera lehengoratzen laguntzea da. Nekazaritza-sistemen mantenuak, ingurumenari dagokionez interes handikoa izatea gorabehera, Lurralde oreka mantentzen laguntzen du bilbe sozio-ekonomiko biziari eta landa-komunitate bideragarriari eusten diolako. Halaber, lurren higadura prebenitzen du eta lur horien kudeaketa hobetzen du.

Nekazaritza-ingurugirorako eta klimarako eta nekazaritza ekologikorako zenbatekoaren beste linea nagusia guztira 1,5 miloi eurokoa da eta, kasu honetan diru-laguntzak, alde batetik, euren nekazaritzako ustiategietan eta beste sail batzuetan borondatez ingurumenarekiko eta klimarekiko konpromisoak harpidetu dituzten nekazarientzako eta nekazarien elkarteentzako dira eta, bestetik, jarduera hori erregulatzen duen araudian definituta dauden nekazaritza ekologikoaren arloko praktikak eta metodoak hartzeko konpromisoa hartuko duten nekazariak edo nekazarien elkarteak konpentsatzeko ematen dira. Laguntza hauen helburu nagusiak lau dira: landa eta nekazaritza-paisaiaren kontserbazioa, hobekuntza eta askotarikotasuna sustatzea;biodibertsitatea bideratuko duten eta ingurumena eta animalien ongizate zainduko duten ekoizpen-sistemak eta praktikak bultzatzea;biodibertsitatea zaintzea eta berotegi-gasen eta nekazaritzan sortzen den amoniakoaren emisioak murriztea.

Bi neurri horiek LGENFk (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) finantzatuta dauden % 75ean.

Azenik 10.000 euroko muntako laguntza ezarri da mahastiak birmoldatzeko eta berregituratzeko planak onesteko eta plan horietan ezarritako neurriak garatzeko. Munta hori osorik dago FEAGAk (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa) finantzatuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120