apirilaren 29ra arte

Gaur hasiko da Azkuna zentroak antolatutako gutun zuria

Jaialdiak berrikuntza ugari izango ditu;‘Spoken Word poesiaren Nazioarteko Lehendabiziko erakusketa’, besteak beste

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 13:21etan eguneratua

Gaur hasten da Azkuna zentroak antolatutako gutun zuria.

Gaur hasten da Azkuna zentroak antolatutako gutun zuria.

Galería Noticia

Gaur hasten da Azkuna zentroak antolatutako gutun zuria.

Azkuna Zentroak antolatutako Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, gaur hasi eta apirilaren 29ra arte luzatuko da. ‘Naturara itzultzea, Utopia literarioa ote?’ izenburupean jaialdiak XI. edizioa ospatzen du. Aurten ere, bertan, literatura garaikidearen izen handiak parte hartuko dute.

BILBO. Aurkezpena, gaur goizean izan da. Bertan, Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia, Lourdes Fernández, Azkuna Zentroko zuzendaria, Eudald Carbonell filosofo eta historiaurrelaria, Stefano Mancuso botanikaria, Bernardo Atxaga idazlea, Aingeru Epaltza idazle eta kazetaria, Maider López artista eta idazlea, Maria Luisa Blanco, Gutun Zuriaren koordinatzailea, Alasne Martin, Azkuna Zentroko Mediatekako arduraduna, ‘Spoken Word poesiaren Nazioarteko Lehendabiziko erakusketaren’ antolatzaileak eta ‘Menhir’ erakusketaren egileak izan dira.

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, gaur 19:30etan ospatuko den inaugurazioaren buru izango da. Jaialdia Natalia de Miguel dantzari bilbotarraren ‘Clara’ ikuskizunarekin hasiko da. ‘Clara’ lanak gure balio eta lehentasunei buruzko gogoeta bat planteatzen du, ez soilik artean baizik eta gaurko munduaren alderdi askotan ere. Ondoren, Manuel Rivas, Stefano Mancuso eta Eudald Carbonell artisten solasaldiak izango du leku. Eta 21:00etan, ‘Irakurlearen ordua’ ekimenak.

Aurten, ‘Walden’ edota ‘Desobedientzia zibila’ lanen autorea den David Thoreau idazlearen berrehungarren urteurrena atze-oihal izanik, Jaialdiak naturarekin harremanetan mantentzeko beharraren hausnarketa, pertsonen eta naturaren arteko orekaren sustapena eta natura basatiaren itzulera paradisu galdu gisa proposatzen du.

Aurtengo Gutun Zuriak mahai gainean jarriko du kapitalismoan eta pilatzean oinarritutako gaurko gizartearen kritika. Honez gain, gizaki garaikidea lagundu nahi du gure gizartean galduta dagoen poztasunaren bilaketan.

11 EDIZIO, 150 ARTISTA BAINO GEHIAGO

Guztira, 150 idazle baino gehiagok parte hartu dute Gutun Zuriaren 11 edizioetan. Aurten ere izen handiko idazleak egongo dira;Manuel Rivas, Stefano Mancuso, Eudald Carbonell, Maja Lunde, Lars Myting, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, Ixiar Rozas, Maider López, Aingeru Epaltza, Juanra Madariaga, Terry Tempest Williams eta César Aira, besteak beste.

Naturak berez duen laztura eta edertasuna azaleratzen dute idazle hauek. Izan ere, testuek nahitaezko proposamena dute. Ekimen honek ez du bat egiten gero eta handiagoa den teknifikazio garaikidearekin. Idazleek naturara begiratzen dute pertsonak eta natura gauza bera direla uste osoa izanda. Idazle hauek poztasunaren alde idazten dute barru barruko eta banakako sentimendua oinarri izanik.

Honetaz guztiaz mintzatuko dira Bilboko publikoarekin izango duten bilkuran. Solasaldi hauek ‘Irakurlearen ordua’ saioarekin bukatuko dute. Bertan, parte-hartzaileek Jaialdira urtero etortzen diren izen handiko idazleekin hitzartzeko aukera izango dute. Honez gain, aurten, solasaldien aurretik parte hartuko duten idazleen pasarte bat irakurriko da.

Jaialdian hitzez gain musika, zinema, arte biziak eta zientzia- eta historia-dibulgazioko ekimenak izango dira nagusi. Honengatik guztiarengatik, Azkuna Zentroa, beste urte batez, sorkuntza artistikoen topaleku bilakatuko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120