II EDIZIOA

Kultura Live Zirkuitua bueltan dago aurten

Iaz egin zen zirkuituaren lehen edizioan 2.875 pertsona bildu ziren guztira

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 13:12etan eguneratua

Huntza taldea zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian oraintsu eskainitako kontzertuan.

Huntza taldea, Bilboko Kafe Antzokian. (Gaizka Peñafiel)

Galería Noticia

Huntza taldea zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian oraintsu eskainitako kontzertuan.

Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek "kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa" antolatu dute Kultura Live Zirkuituaren bigarren edizioan, maiatzean, eta Monster Magnet, Ainara Legardon, M. Ward, Cycle, Non Servium, King Khan &The Shrines, Russkaja, Gatillazo, Willie Nile &Band edota Eri Yamamoto Trio moduko artista eta taldeen kontzertuak eskainiko dituzte.

BILBO. Horrela, Kultura Live elkarteak gogoratu duenez, Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem aretoa, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena aretoek osatzen dute elkartea. Iaz egin zen zirkuituaren lehen edizioan 2.875 pertsona bildu ziren.

Aipaturikoez gain, Furyo, The Creepy Tones, Masterplan, Skeletoon, Dark Embrace, Taken, Los Tupper, `Pendejo!, Arenna, Kuve, Villanueva, Virenque, The Inductions, The Northagirres, The Neatbeats, Lie Detectors, Karne Kruda, Buffalo, Hatxe, Vinny Appice eta Mob Rules Live igaroko dira Kultura Live Zirkuitutik.

Iaz bezala, Kultura Live zirkuituaren bitartez, "zuzeneko musika aretoek beren hirietako, herrietako eta auzoetako ekonomian duten eragina nabarmentzea bilatzen dugu". "Ekosistema hauetako giza eta kultur jardueran aurrera egiten laguntzen duten programazioak eskaintzen dituzte zuzeneko musika aretoetako ekitaldiek eta lan hori gizarteratzea nahi dugu", azaldu dute elkarteko arduradunek.

Bestalde, Kultura Live elkarteak 10. urteurrena ospatuko du 2018an, eta hainbat ekimen antolatuko dira urtean zehar. Horien artean nabarmentzekoa da ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo den Europako Musika Areto eta Musika Jaialdien Live DMA elkartearen batzar nagusia. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdetako elkarteetako ordezkariak Kafe Antzokian bilduko dira sektorearen nondik norakoak eztabaidatzeko.

Kultura Live elkartean Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako zuzeneko musikako areto profesionalak daude. Urtero mila ekitaldi baino gehiago antolatzen dituzte eta 10.000 pertsonentzako edukiera gainditzen dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120