apirilaren 27an eta 28an

Boris Charmatzek 10.000 gestes lan originala ekarriko du Arriaga Antzokira

2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 12:58etan eguneratua

Boris Charmatzek 10.000 gestes lan originala ekarriko du Arriaga Antzokira.

Boris Charmatzek 10.000 gestes lan originala ekarriko du Arriaga Antzokira.

Galería Noticia

Boris Charmatzek 10.000 gestes lan originala ekarriko du Arriaga Antzokira.

Gaur egun asmatzeko eta dantzazaleen artean harridura sortzeko gai den koreografo bat baldin badago, hori Boris Charmatz da. Artista frantsesak nazioarteko ospea irabazi du, “koktel-ontziari eragiteko” eta dantzari ikuspegi berriak emateko duen moduari esker. Datorren asteburuan Arriaga Antzokian ikusiko dugun ikuskizuna, 10.000 gestes, horren adibide nabarmena da.

BILBO. Garbi dago posible dela jestu bat, bi, hiru… konbinatzea, baina, errepikatuko ez diren 10.000 jestu? Boris Charmatzek, pieza honetan, iragankorra dena malenkonia forma batera eramaten du. Mugimendu bakoitza desagertu egiten da egin eta berehala, ikuslearengan ikus-hipnosia eraginez.

Programatutako lengoaia digitalekoa dela dirudien mugimendu segida hori, baina, modu artisanalean sortu da, dantzarien gorputzaren bitartez. Dantzariek gorputzaren mugekin esperimentatzen dute, eta edertasuna euren gorputzekin batuketak edo/eta kenketak egitean sortzen da, ikuslea, ikusten ari dena beste modu batera hautematera eramanez: elkarren arteko dantza al da? Eskultura bat? Instalazio bizia? Koreografia fantasmagorikoa? Ziurrenez hori guztia eta horretatik ezer ez izango da aldi berean. Baina ikusleak, bakarra eta loturarik gabea eta, aldi berean, bateratua den jestuen erritmoak hipnotizatuta egiten du hegan.

Renneseko eta Bretainiako Nazio Zentro Koreografikoak, Boris Charmatzek berak Musée de la danse izendatuak, berak zuzentzen baitu 2009tik, ekoizten du dantzaren utopia hau. Jestu bakar bat ere ez da errepikatzen, mugimendu bakar eta iragankorren uholdea, harridura sortuz. Bilbon gozatuko dugu ostiralean, apirilaren 27an eta larunbatean, 28an. Bi emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120