Aldundiak antolatutako jardunaldia

Pertsonen segurtasuna eta autonomia gizarte zerbitzuetan, eztabaidagai

Jardunaldian 200 parte hartzaile baino gehiago egon dira

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 13:06etan eguneratua

Pertsonen segurtasuna eta autonomia gizarte zerbitzuetan, eztabaidagai.

Pertsonen segurtasuna eta autonomia gizarte zerbitzuetan, eztabaidagai.

Galería Noticia

Pertsonen segurtasuna eta autonomia gizarte zerbitzuetan, eztabaidagai.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak jardunaldi tekniko berri bat egin du, gizarte zerbitzuen "Segurtasunari eta Autonomiari" buruzkoa. Jardunaldian 200 parte hartzailetik gora egon da. Batik bat Bizkaiko lurralde historikoan erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuak kudeatzen dituzten erakundeetako profesionalei zuzenduta egon da, gizarte zerbitzuen etengabeko hobekuntza bultzatzeko helburuarekin. Horrela, segurtasun fisikoaz gain, ingurunea eta pertsona zaurgarrienak "ondo eta pozik" egoteko behar diren harreman seguruak aztertu nahi ziren.

BILBO. Jardunaldiaren hasieran, Isabel Sánchez Robles gizarte ekintzako foru diputatuak nabarmendu du segurtasuna ezinbesteko premia dela pertsona guzti-guztientzat, baita gizarte zerbitzuetan beraiekin lan egiten dugun pertsona guztientzat ere: "ahultasun, zaurtasun edota mendetasun egoera batean dauden pertsonei arreta egitea ez da bakarrik haien segurtasun fisikoa zaintzea edo osasun biologikoa jagotea". Sánchez Roblesek erantsi duenez, "ondo bizitzen, ondo trataturik sentitzen eta euren bizi-proiektua garatzen laguntzeko, horrez guztiaz gain, ingurune eta harreman seguruak eskaini behar zaizkie, euren bizitzako une honetan ahalik eta hoberen eta zoriontsuen senti daitezen".

"Segurtasun-premia hori, noski, segurtasun fisikoari dagokio, baita pertsonek segurtasun psikologikoa, emozionala edota juridikoa sentitu ahal izateari ere. Hori pertsonarengan zentratutako arreta batean egiteak, modu berean, segurtasunaz, arriskuaz eta autonomiaz jardutea dakar", gaineratu du, bukatzeko.

Jardunaldian, Bilboko Euskalduna Jauregian egin dena, pertsona baten parte hartzea nabarmendu behar dugu: Lourdes Bermejo, Hezkuntzako Zientzietako doktore eta gerontologoa, gizarte esku hartze integralean aditua. Pertsonen segurtasunari eta askatasunari buruzko gogoetak azaldu ditu, pertsona erdigune duen arretaren alorrean.

Gainera, "Harreman eta espazio seguruetan lagun egiten eta arreta ematen dugu" dokumentua aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko buruak. Amaitzeko, mahai-inguru bat egin da, partaide hauekin: Rafael Armesto abokatua, Bizkaiko Gizarte Esku Hartzeko Etika Batzordeko kidea;Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuko burua eta Bizkaiko Gizarte Esku Hartzeko Etika Batzordeko burua;eta Mª Esther Arza, Elorrio foru laguntza zentroko zuzendaria.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120