Zirrikituetatik begira

Biolina

Juanra Madariaga - 2018(e)ko apirilaren 22a, igandea - 06:00etan eguneratua

bESARKADENliburua estimatu dut beti. Idazle on batek hori bezalako liburu bat idatzi beharko luke. Eduardo Galeano da bere autorea, eta joan den astean hiru urte bete ziren hil zenetik. Gaurko egunetako injustiziak, intolerantziak, euskal gazteen kontrako operazio gezurrezkoak, adierazpen askatasunik ezak, zentsurak, estatuaren sasi-demokraziak, politiko fartsanteak eta beren hitz faltsuak, beren lotsagarrikeriak, eta beste hainbeste kontu lazgarrik itotzen gaituztelarik, Galeanoren lanen orriotara jo dut egi borobilen bila.

Mintzo lasaiko gizona zen, ele bakoi-tza topatzeko burmuinaren galaxian zirkulu luzeak egingo balitu bezala. Deserriratzeak emandako distantzia izango zen hura akaso, baina bere ahotsean zein letretan, dena galtzeko dutenen kontrako injustiziaz, edota frakasoaz eta derrotaz esaldi eternalak topa ditzakegu;memorandum moduko literaturan bildu zituen bere lekukotasunak eta egiak.

Boteretsuen itsukeriaz ere asko zekien, boteretsuen botere kanibalaz, eta horiexek sortzen duten beldurraz. Beldurrak gobernatzen baikaitu, horretaz baliatzen dira boterean daudenak;horretaz eta ezjakintasunaz ere. Biolentzia sortzen dute, eta biolentziak biolentzia dakarrela badakigu, baina irabaziak ere badakartza, arin kontsumitzeko espektakulu gisan saltzen baitute. Horiek zati eta zati egiten dituzte herriak. Eta zati horiek guztiak bildu zituen berak, idaztea hori baitzen, zatiak batzea.

Artifiziorik gabe gizakiaren arima disekzionatzen ikasi zuen, eta esperientzia horretatik maxima ederrak atera zituen, demokraziaren hitzarekin ahoa betetzen zaienen kontra.

Mitikoa da bere esaldi hau: “Boterea biolina bezalakoa da. Ezkerrekoarekin hartzen da eta eskumakoarekin jotzen da”. Las venas abiertas de América Latinalanak edizio eta edizio berriak izan ditu luzaroan, eta anekdota polita gorde-tzen du: Buenos Aireseko liburu-dendetan gehien lapurtzen den lana da. Ederra litatzeke norbaitek Las venas abiertas de España idatziko balu, Espainian, Europa modernoko herri horretan, epaile batek debekatuko lukeen arren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120