euskararen erabilera sustatzea da helburua

Bilbok 165.000 euro banatuko ditu euskarazko ikasleen artean

Diru laguntza ikasturtearen amaieran emango da

EP - 2018(e)ko apirilaren 22a, igandea - 13:46etan eguneratua

Imagen de archivo de una profesora de euskaltegi durante una clase.

Dirua jasotzeko Bilbon erroldatuta egon behar da (Foto: Oskar Martínez)

Galería Noticia

Imagen de archivo de una profesora de euskaltegi durante una clase.

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 2017-2018 ikasturtean euskara ikasi duten eta Bilbon erroldatuta dauden pertsonei diru-laguntza ematea onartu du, eta horretarako 164.900 euro erabiliko ditu. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, deialdian izena emateko epea zabalduko da. Diru laguntza, berriz, ikasturtearen amaieran emango da. Eskari guztiak aztertuko dira eta oinarrietan adierazitako baldintzak betez gero, diru laguntza jaso ahal izango dute.

BILBO. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak euskara ikasteari lotutako diru laguntzen deialdia egiten du urtero. Diru-laguntza hau jasotzeko Bilbon erroldatuta egon behar da.

Onuradunak dira seme-alabekin etxerako lanak egin ahal izateko eta familian hizkuntza erabiltzea sustatzeko zein etxean euskara erabili ahal izateko euskara ikasi nahi duten gurasoak;haur eta gazteekin lan egin ohi duten aisialdiko edo kiroleko begiraleak edota ikasketa horiek ikasten dabiltzan pertsonak;diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dituztenak.

Iaz 284 pertsonak jaso zituzten guztira 156.224 euroko zenbatekoa osatu zuten diru laguntzak. Laguntzon %84 gurasoentzat izan zen, %7 aisialdiko begiraleentzat eta %8 diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat. Bestalde, 79 pertsonari ez zitzaien diru laguntzarik eman ez zituztelako eskatzen ziren betekizunak betetzen, hala nola bertaratzea, egindako ikastaroa ez gainditzea, Bilbon erroldatuta ez egotea eta abar.

Aurten berriro egin da deialdi hau euskararen erabilera sustatzeko hizkuntzaren transmisioan eraginik handiena duten kolektiboen artean, umeen eta gazteen artean, alegia, eta euskara bilbotarren eguneroko jarduneko komunikazio hizkuntza izan dadin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120