Zirrikituetatik begira

Ez da terrorismoa

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 08:20etan eguneratua

IRABAZI egin digute ja, Altsasuko gazteek egia edo gezurra esan ote duten;han zeuden edo ez zeuden? Gorriz zihoazen ala beltzez? Koxkako jabearen deklarazioak sinadura daraman ala ez daraman? Ezezkeriak dira muinaren ondoan. Ez da terrorismoa, eta halaxe esango du hemendik hamar urtetara Estrasburgoko auzitegiak eta, orduan, ez zaio inori axolako, salbu eta hemengo egunkari pare bati, Altsasukoei, eta, jakina, gazte horiei eta haien familiari. Orduan utziko dituzte kalean, ez badituzte lehentxeago utzi Audientzia Nazionalak emandako epaia zuzentzera Estrasburgokoa datorrela aurreikusita (Ez dadila gertatu, arren!).

Demagun gazte horiek jo zituztela guardia zibilak, hautsi ziotela bati orkatila, iraindu zituztela;demagun aldran jo zituztela, eman dezagun guardia zibil izateagatik jo zituztela, aurretik prestatu zutela erasoa;hala ere, ez li-tzateke terrorismoa;edo ez litzateke terrorismoa ez Ingalaterran, ez Alemanian, ez Frantzian. Errusian bai, baina Espainiako Erresumak ez du estatu autoritario baten ispiluan bere burua agertu nahi. Halaxe ikusi zuen Nafarroako Auzitegiak harik eta Auzitegi Nazionalak kasua eskatu zion arte. AN, gure inguruko estatuetan parekorik ez duen auzitegi berezia, zeinera bidera-tze hutsarekin kondenaren parte bat idatzita dagoen. Ez da terrorismoa, baina hedabideek epaiketaren xehetasun eta gorabeheretan sarrarazten gaituztelarik, irabazi digute, neurri batean onartu baitugu epaiketa Auzitegi Nazionalean izatea eta terrorismoa izatea akusazioa. Nonbait irakurri dut epaiak garrantzi handia izango duela hemendik aurrera terrorismoa zer den zehazteko orduan jurisprudentzia ezarriko duelako;“dena ETA da” eta ETA terrorismoa bada, dena da terrorismoa ondorioztatzea erraza da.

Garzonen artikulua leitu dut kasu hau terroristatzat jotzearen gehiegikeria salatuz. Tragedia greko batean bageunde atxilotuetako bat semea luke, eta aitaren gainean eroriko litzateke errua. Bere buruaz beste egitea baino ez li-tzaioke geldituko. Ez, dena atera dadila ongi, utz ditzatela aske. Jainkoak behar ditugu, argia. Etorkizun hobea irudikatzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120