6. edizioa

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein lehiaketaren finalistak

Finalak doako sarrera izango du eta maiatzaren 12an iospatuko da

EP - 2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 20:28etan eguneratua

Moonshakers

Moonshakers (https://moonshakers.wordpress.com/)

Galería Noticia

Moonshakers

Rockein lehiaketaren seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean, epaimahaiak Moonshakers (Bilbo), Purple Vellocet (Bilbo) eta The Owl Project (Markina-Xemein) taldeak aukeratu ditu sari nagusia irabazteko hautagai. Finala maiatzaren 12an izango da, Basauriko Social Antzokian (Bizkaia).

BILBO. Finalistekin batera, Agian, Haxotz eta Todos los Fuegos ariko dira, tokiko talderik onenaren saria irabazteko asmoz (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez).

Finalisten sei kontzertuak bukatzean, epaimahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu, antolakuntzak iragarri duenez.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko ere balioko du. Azken sariari dagokionez, apirilaren 25a arte dago aukera bozkatzeko, Rockein lehiaketaren Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

Parte hartzaileen artean MAZ Basauri jaialdirako bonu bikoitza zozkatuko da. Jaialdia apirilaren 27an eta 28an eta maiatzaren 4an eta 5ean izango da, Sidonie, La Casa Azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

Basauriko Udalak bultzatutako lehiaketa da Rockein, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalen laguntzarekin. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da. 2018an, hirugarren urtez jarraian parte hartze marka gainditzea lortu du, 135 artistek izena eman ostean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120