epea, maiatzaren 18ra arte

Bilbok, Gijonek eta Santanderrek "Bertatik Bertara" kultur proiektuei laguntzeko deialdia egin dute

Hiru hiriburuetako kultur programazioa aberastuko da

EP - Sábado, 21 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:21h

http://www.santandercreativa.com/web webgunea

http://www.santandercreativa.com/web webgunea

Galería Noticia

http://www.santandercreativa.com/web webgunea

Bilbo, Gijon eta Santanderreko udalek "Bertatik Bertara" kultur proiektuei zuzenduriko diru laguntzen 2018ko deialdia egin dute. Udal bakoitzak 20.000 euro jarriko ditu hiru hirietako enpresek, elkarteek eta kultur arloko beste eragile batzuek sustatutako sei proiektu laguntzeko. Eskaria egiteko eredua webguneandago. Bertan daude programaren oinarri osoak, eta maiatzaren 18ra arte eman daiteke izena.

BILBO. Bilbok eta Santanderrek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2012an, kultur arloko proiektuak eta jarduerak modu bateratuan sustatzeko. Iaz Gijon batu zitzaien. Erabaki horren fruitu, hiru hiriek "Bertatik Bertara 2018" programako oinarriak argitaratu dituzte. Horrela, hiru hirietako enpresek, elkarteek eta kultur arloko beste eragile batzuek sustatutako sei proiekturi laguntza eman ahal izango zaie.

Konpromiso horren harira, Bilboko Udalak, Santander Creativa Fundazioak eta Gijoneko Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitateko Fundazioak proiektuetarako 60.000 euroko poltsa bat eratuko dute, bakoitzak 20.000 euro jarriz.

Zenbatekoaren helburua da egoitza Bilbon, Santanderren edo Gijonen duten profesionalen, enpresen edota bestelako erakundeen proposamenak jasotzea, gero proiektu horiek hiru hirietako kultur jardueretara gehitzeko.

Gehienez ere sei proiektu hautatuko dira, eta bakoitzaren gehieneko aurrekontua 10.000 euro izan beharko da. Proiektuak berritzaileak izango dira, eta gutxienez hiru hirietatik bitako kultur agenteek batera jardun izanaren fruitu. Proiektuok hiru hirietako edozeinetan gauzatu ahal izango dira, baina lehentasuna izango dute bitan edo hirutan gauzatzekoak badira.

Diru laguntzak jaso nahi dituzten proiektuak info@santandercreativa.com helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 18ra arte. Eskaria egiteko eredua jaitsi behar da helbidean. Programakooinarriak ere leku berean kontsultatu ahal dira.

Epaimahaia hiru udaletako kultur arloko kideek osatuko dute eta deialdiko oinarrietara ondoen egokitzen diren sei ekimenak aukeratuko ditu. Proiektuok hiru helburuetako bat bete beharko dute: hiru hirien artean harreman egonkorra izango duen kulturako sektore profesionala sortzea, jarraipena ematea eta aberastea;Bilboko, Santanderreko eta Gijoneko kultur programazioa aberastuko duten proposamenak sortzea; Jarduera hiru hirietan garatzen duten kultur arloko edo sortzaileko profesionalen, enpresen eta bestelako erakundeen artean laneko sareak abian jartzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120