Kirolene Film Fest

Kirolene Film lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 1ean amaituko da

Sariak maiatzaren 11an banatuko dira, Durangoko San Agustin Kulturgunean ospatuko den Kirolene Film Fest ekitaldian

EP - 2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 20:33etan eguneratua

Kirolene Film Fest

Kirolene Film Fest

Galería Noticia

Kirolene Film Fest

Kirolene kirol hezkuntzen zentro publikoak antolatzen duen Kirolene Film lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 1ean bukatuko da.

BILBO. Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, eta sariak maiatzaren 11an banatuko dira, Durangoko San Agustin Kulturgunean ospatuko den Kirolene Film Fest ekitaldian.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. Lehiaketan izena ematea doakoa da, eta http://www.kirolene.hezkuntza.net/web/kirolene-filmfest/oinarriak webgunean egin daiteke, eskatutako datuak adieraziz.

Halaber, www.wetransfer.com plataformaren bitartez, karpeta trinkotu bat bidali behar da kirolenefilm@kirolene.net helbidera. Karpetak ondoko osagaiak izango ditu: karpetaren izena (jaialdian izena eman duen pertsonaren izen-abizenak), film laburraren kalitate handiko fitxategi digitala (filmaren gehienezko iraupena zazpi minutu), teaserraren kalitate handiko fitxategi digitala (iraupena 30 segundo eta minutu bat bitartean), eta filma sustatzeko bi irudi.

Filmak euskaraz edo gaztelaniaz eginda ez badaude, jatorrizko bertsioko hizkuntza edozein izanda ere, azpitituluak izan beharko dituzte, nahitaez, euskaraz edo gaztelaniaz. Elkarrizketek eta off ahotsek azpitituluak izan beharko dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzaileak baimena emango du aurkeztutako obren pasarteak telebistan, zineman nahiz Interneten erabiltzeko, Kirolene Film Fest sustatzeko asmoz.

SARIAK

Sariei dagokienez, Kiroleneren zuzendaritzak lau kidek osatutako epaimahaia izendatuko du. Epaimahaiak eta lehiaketaren zuzendaritzak barne araudia ezarriko dute, eta epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Kategoria profesionalean ekoiztetxe profesionalek aurkezturiko bideoen artean hautatutakoak lehiatuko dira, film labur profesional onena eta teaser profesional (sare sozialetan) onena lortzeko. Kategoria amataurrean, aldiz, eskiaren, snowboarden, mendiko kirolen eta eskaladaren eta uretako kirolen film onenak, prestakuntzari buruzko onena, euskarazko onena eta inklusio film onena sarituko dira, bai eta fotografia eta teaser onenak (sare sozialetan) ere.

Kategoria guztiek zehaztu gabeko zenbateko batez zuzkituta daude, dela dirutan, dela materialean, dela jarduerarekin loturiko zerbitzu gisa. Sariak ez du bermatzen diru kopuru bat jasotzea, Kirolene Filmek, bere gizarte xedearen arabera eta dagokion akordio formalaren bidez, jaialdia egitea ahalbidetuko duen babesleen eskutik kudeatu ahal izatearen mende baitago. Epaimahaiak ohorezko aipamenak egin ahal izango ditu kategoria guztietan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120