Zirrikituetatik begira

Eguzkia

Karmele. Jaio - Viernes, 20 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ALAZNERI ez zaio eguzkia gustatzen. Txikitan izugarri gustatzen zitzaion. Gogoratzen du inoiz udaran, hondartzan zegoela, hodeiren batek eguzkia estaltzen bazuen, begiak itxi eta hodeiari joateko erruki eginez bezala segundoak kontatzen zituela, bat, bi, hiru, lau… eguzkia berriz ager-tzen zen arte. Berak egindako indarrari esker ateratzen zela uste zuen. Bere laguna zen eguzkia. Beroa emateaz gain, halako argitasun berezi bat ematen zion bere buruari, eta gauzak beste modu batez ikusten zituen. Alaiago sentitzen zen. Urrea zen eguzkia, egunak emandako sari bat.

Gaur Alazneri ez zaio eguzkia gustatzen. Egia esan, ez daki ziur zer den ez zaiona gustatzen, eguzkia bera edo eguzkiak argiztatzen duen bere bizitza. Baina eguzkia bat batean eta ia traizioz bezala atera den egun hauetan, deseroso ibili da, minduta bezala, eta gainera ezinezkoa egiten zaio min hori azaltzea, korrontearen kontrako sentimendua dela sentitzen duelako. Inguruko baten batek eguraldi ederraz zerbait komentatu dion bakoi-tzean, baietz, benetan ederra dela esatera behartuta ikusi du bere burua, baina sakonean, begiak itxi eta bat, bi, hiru, lau… zenbatzeko gogoa izan du, behingoz hodeiren batek argi indartsu hura behingoz estaltzea desiratuz. Indarra egiten du bai, baina egunotan ez dago modurik. Zeru urdinak itxaropen guztia kentzen dio.

Zer aldatu da haurtzarotik hona bere bizitzan, eguzkiari eta egun argitsu eta beroei zien estimu hura poliki galtzen joateko? Ez daki, baina egunotan kaleetan usaintzen duen uda usainak eragiten dion egonezinak zerbait esan nahi diola sentitzen du. Agian urrunegi dagoela txikitan, hondartzan, begiak itxi eta hodeiei behingoz erditik kentzeko erregutzen zien neska harengandik. Agian, bidean, bere barneko eguzkia ere galdu duela. Hor, nonbaiten. Atera beharko da, ba, bilatzera, eguzkia pixka bat ezkutatzen denean.

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120