ZERGAK BILDU ETA KUDEATZEKO UDALTAX#0 SISTEMARI ESKER

Bilbao, "SAP Innovation Awards 2018" sarietako garaile eraldaketa digitalaren kategorian

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 14:13etan eguneratua

Bilbao, "SAP Innovation Awards 2018"sarietako garaile eraldaketa digitalaren kategorian

Bilbao, "SAP Innovation Awards 2018"sarietako garaile eraldaketa digitalaren kategorian

Galería Noticia

Bilbao, "SAP Innovation Awards 2018"sarietako garaile eraldaketa digitalaren kategorian

Bilboko Udalak ‘SAP Innovation Awards 2018’ nazioarteko lehiaketako sari nagusia lortu du Eraldaketa Digitalaren kategorian zergak bildu eta kudeatzeko UdalTax#0 sistema integratuari esker. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearen esanetan, “aparteko garrantzia duen sari honek udalaren barruan eta bereziki hain sentibera den zergen bilketa eta kudeaketaren aloan egindako lanaren bikaintasuna aitortzen du, izan ere, esparru honetan ere argi utzi dugu garrantzitsuena pertsonak direla”.

BILBO. UdalTax#0 zergak bildu eta kudeatzeko sistema integratua da, aitzindari eta berritzailea, zergadunak udal jardueraren erdigunean kokatzen dituena, kudeaketan sekula ez bezalako gardentasun eta zorroztasun mailetara iristea ahalbidetzen duen tresna informatiko batean oinarritutakoa.

UdalTax#0 Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Udal Informatika Zentroak (Cimubisa) garatu dute Accenture kontsultoretzaren lankidetzaz, eta ‘SAP Innovation Awards 2018’ lehiaketako epaimahaiaren iritziz, “zergak biltzeko osoko soluzio integratu eta benetan arrakastatsu baten lehenengo aplikazioa da”. Nazioarteko lehiaketara iritsi aurretik, UdalTax#0 proiektuak ‘SAP Quality Awards Iberia 2017’ sarien zilarrezko golardoa irabazi zuen iazko azaroan.

Hauxe da toki-erakunde publiko batek ‘SAP Innovation Awards 2018’ lehiaketako sari nagusia lortu duela Eraldaketa Digitalaren kategorian, bereziki kontuan izanda lehiaketa honen helburua SAP multinazional alemanaren –munduko software-hornitzailerik garrantzitsuenetakoa da– euskarri teknologikoaz garatutako soluziorik berritzaileenak aitortzea dela.

‘SAP Innovation Awards 2018’ lehiaketaren azken fasean, Bilbok beste 67 hautagaitzari aurre egin behar izan die, naziortean punta-puntakoak diren Shell, Deloitte, Schindler, Pfizer, ExxonMobil, E.On, Huawei eta PriceWaterhouseCoopers bezalako munta handiko korporazioek garatutako maila goreneko soluzio teknologikoekin lehiatuz.

Epaimahaiaren iritziz, “UdalTax#0 sistemak % 100 digitala den kudeaketa-eredu integratuaren definizioa du ardatz, zergaduna ikuspegiaren erdigunean kokatzen duena”, eta horren bitartez taxututako “negozio-eredu berria eskalagarria eta malgua dela, eta Estatuko, Europako zein nazioarteko edozein administraziori aplikatu beharreko legeetara edo prozedura-aldaketerara erraztasun osoz molda daitekeela” ziurtatu du.

Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Saileko Zinegotziak gogoratu du Ekonomia eta Ogasun Sailak bost urte daramatzala UdalTax#0 eredua sortu, garatu eta inplementatzeko lanetan. “Sistemaren inplementazioa 2016ko uztailean abiatu zen eta apurka-apurka ezarriz joan da, zergadunen gaineko eraginak minimizatzeko asmoz, betiere Ekonomia eta Ogasun Saileko zein Udal Informatika Zentroko (Cimubisa) langileen ahalegin apartari esker, horiexei zor baitiegu nazioarteko aintzespen garrantzitsu hau”, azpimarratu du Ajuriak.

Horren harira, Aburto Alkateak nabarmendu du “hirigintza eta arkitekturaren bikaintasunari buruzko sariak bezain garrantzitsuak direla ‘SAP Innovation Awards 2018’ bezalako golardoak jasotzea, izan ere, oraingo sari honi esker, Bilboko Udala erreferentziazko administrazio aintzindaria bihurtu da mundu osoan administrazioko lanaren gardentasuna, eraginkortasuna eta zorroztasuna hobetzeko soluzio teknologikoen garapenari dagokionez, betiere herritarren zerbitzuko jarduna hobetzeko ahaleginean”.

‘SAP Innovation Awards 2018’ sariak banatzeko ekitaldia ekainaren hasieran egingo da, Orlandon (AEB).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120