MARCOS XALABARDERREK ZUZENDUKO DUEN IDAZKETA “JAM” BATEKIN

Bilboko Udalak liburuaren eguna ospatuko du Bidebarrieta kulturgunean astelehenean

19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 11:26etan eguneratua

Bilboko Udalak Bidebarrieta kulturgunean ospatuko du liburuaren eguna astelehenean

Bilboko Udalak Bidebarrieta kulturgunean ospatuko du liburuaren eguna astelehenean

Galería Noticia

Bilboko Udalak Bidebarrieta kulturgunean ospatuko du liburuaren eguna astelehenean

Musika eta literatura ekitaldi bitxia da, eta idazleek euren testuak inprobisatzen dituzte, musikak eta proiektatutako irudiek inspiratuta. Ikus-entzuleek, sortzen diren une berean irakur ditzakete testuak, eta idazketarekin bat egiteko gonbidapena jasotzen dute.

BILBO. Bilboko Udalak Liburuaren Eguna ospatuko du astelehenean, apirilak 23, Bidebarrietako liburutegian, idazketa jam batekin;literatur ekitaldi berritzaile horretan zuzeneko idazketa eta musika elkartu egiten dira, egileen eta zuzenean parte hartzeko aukera ere baduten ikus-entzuleen arteko sinbiosia sortzeko. Saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin.

Idazketa jam-a musika eta literatura ekitaldi bitxia da, eta idazleek euren testuak inprobisatzen dituzte, musikak eta proiektatutako irudiek inspiratuta. Horrela, ikus-entzuleek, sortzen diren une berean irakur ditzakete testuak, eta gura badute, idazketarekin bat egin dezakete.

Marcos Xalabarderrek zuzendutako jam-ak Dimensound musika bikotearen laguntza izango du, euren soinuekin partaideen hitzak inspiratzeko. Zenbait dinamikaren bitartez, ekitaldiak soinu, ikusmen eta buru bidaia proposatzen die ikus-entzuleei irudimenaren lurraldeetatik, literatur esperientzia paregabe eta errepikaezinaren bitartez.

Idazketa jam-a Argentinan sortu zen ekitaldi gisa, Adrián Haidukowski idazlearen eskutik, 2006an, eta gaur egun edizioak ditu Argentinan, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Estatuan. Marcos Xalabarderri dagokionez, Escritura en Vivo egitasmoaren sortzailea da. Kontakizun laburren egilea eta Pidemeuncuento.com egitasmoaren sortzailea, duela ia hamarkada bat hasi zen zuzenean inprobisatzen.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120