KIROL HONENTZAKO AUKERA ONA DELA ESANEZ

Finalaurrekoetara iritsi diren kapitainek Bilbo finala jokatzeko aukeratzat hartu dute

DEIA.EUS - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 14:08etan eguneratua

Imagen de San Mamés con los palos de rugby instalados sobre el césped.

Imagen de San Mamés con los palos de rugby instalados sobre el césped. (Foto: Efe)

Galería Noticia

Imagen de San Mamés con los palos de rugby instalados sobre el césped.

European Professional Club Rugby (EPCR) klubak finalaurrekoetara iritsi diren taldeetako kapitainek egindako bideo bat zabaldu du;bertan, finalen egoitza gisa Bilbo hautatu izanaren balioa nabarmendu dute. Apirilaren 21ean ezagutuko ditugu Challenge Cup-a eskuratzeko San Mamesen lehiatuko diren talde finalisten izenak;bestalde, apirilaren 22an, igandean, jakingo dugu zer bi taldek neurtuko dituzten indarrak Champions Cup txapelketaren finalean.

BILBO. Champions Cup txapelkaren, finalaurrekoak jokatzeko sailkatuta dauden taldeetako kapitainek (Munster Rugby, Leinster Rugby, Racing 92 eta Scarlets) bideo bat grabatu dute. Bertan, oso modu positiboan baloratu dute Bilbo Kluben arteko Europako bi txapelketa garrantzitsuenen finalak (Champions Cup eta Challenge Cup) jokatzeko egoitza gisa aukeratu izana. Bideo hori European Proffesional Club Rugby (EPCR) klubak ekoitzi eta zabaldu du, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz deskargatu daiteke esteka honen bidez: https://we.tl/luiNu6fK90

Kluben arteko Europako Champions Cup eta Challenge Cup txapelketen finalak ikusteko sarreren salmentak EPCRk hasiera batean egindako aurreikuspenak gainditu ditu. Errugbiaren hitzordu garrantzitsu hori heltzeko hilabete falta denean, dagoeneko Champions Cup ikusteko 49.000 sarrera erosi edo gorde dira, eta Challenge Cup ikusteko beste 31.000. Horiek guztiak salmenta ofizialerako online plataformaren bidez saldu dira, baita errugbiko Euskadiko nahiz Espainiako federazioen, Bilbao Rugby Cluben eta Athletic Cluben bidez ere.

Larunbatean, maiatzaren 12an, 17:45ean, kirol honen zaleek San Mameseko harmailak beteko dituzte Champions Cup txapelketaren finala zuzenean ikusteko. Challenge Cup txapelketari dagokionez, finala ostiralean, maiatzaren 11n, 21:00etan egingo da, eta sarrerak salgai daude oraindik webgune ofizialean: http://www.epcrugby.com/bilbao2018.php.

ERRUGBI FINALEK 100.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO EKARRIKO DITUZTE BILBORA


EPCR klubak aurreikusi duenaren arabera, maiatzaren 11ko eta 12ko asteburuan 100.000 errugbi-zale etorriko dira Bilbora, lau talde finalistak animatzeko edo ohiko zirkuitutik kanpo egingo diren errugbi-finaletako bat ikusteko asmoz.

Norgehiagoka horiek jokatzeko egoitza gisa Bilbo hautatu izana mugarri historiko bat da;izan ere, sei nazioen zirkuitutik kanpo ospatuko diren lehenengo finalak izango dira. Euskal publikoak, beraz, Europako klub profesionalen arteko errugbi-partida garrantzitsuenak zuzenean ikusteko aukera izango du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120