‘Ekin Lanari’ ekitaldia

Zornotzak jardunaldi bat antolatu du herrian enplegua sustatzeko

2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 13:21etan eguneratua

'Ekin Lanari' izeneko ekimen hau, lan bila dabiltzan herritarrak eta enpresak harremanetan jartzeko aukera eman nahi du.Enpresek, ekimen honetan interesatuta daudenen curriculumak jasoko dituzte gune batean eta ikastetxeek, prestakuntzari buruzko informazioa emango dute. Halaber, apirilaren 26an egingo da, Zelaieta Zentroan.

Zornotzako Udalak ‘Ekin Lanari’ enplegu jardunaldia antolatu du. Ekimen honen bidez Udalak enplegua sustatu nahi du herrian.

Jardunaldia apirilaren 26an izango da, 9:30etik 18:00etara Zelaieta Zentroan. Enpleguarekin lotura duten inguruko enpresa eta erakundeek parte hartuko dute eta enplegua bilatu edota dutena hobetu nahi duten herritarrek.

Lan bila dabiltzan herritarrak eta enpresak harremanetan jartzeko aukera emango du hitzordu honek. Halaber, bertaratuen curriculum profesionala hobetzeko dauden hainbat prestakuntza eskaintzaren berri izango dute.

Jardunaldian enpresei bereziki zuzendutako foro bat egongo da. Bertan parte-hartzaileek beraien negozioen eraginkortasuna hobetzeko dauden hainbat laguntzen berri izango dute. Enplegu foro bat egongo da eta herritarrei zuzendutako hainbat tailer eta hitzaldi. Helburua herritarrek eta enpresek dituzten gaitasunak hobetzea da.

Enpresen foroa eta enplegu foroa

Enpresen foroa 09:30etik 14:00etara herrian dagoen Zelaieta Zentroan egingo da. Enpresak eta erakundeak bilduko dira hainbat gai lantzeko. Beste batzuen artean, hauek: berdintasuna enpresetan, 4.0 industrian kudeaketa digitala, enpresetan Desgaitasunari buruzko Lege Orokorra betetzen den edota enpresa eta enplegurako diru-laguntzak.

Enplegu foroa bestalde, herritarrei zuzenduta dago eta helburua dauden prestakuntza aukerei buruzko informazioa ematea da. Aldi berean, enplegu aukerak eskaini nahi dira eta ekintzailetzarako aholkularitza.

Horretarako, gune batean enpresek curriculumak jasoko dituzte eta ikastetxeek beraiek ematen duten prestakuntzari buruzko informazioa emango dute.

Parte hartuko duten enpresak ondorengoak dira: UPV/EHU, Hetel, Lanbide, Caritas, CIFP Zornotza LHII, Dema, Merkataritza Ganbera, Adecco Profesional, Ametx Erakunde Autonomoa, Zulaibar-Arratiako Lanbide Ikastegia eta Enplegurako Udal Bulegoa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120