Zirrikituetatik begira

Manaslu eta Dravet

Josu Torre - Jueves, 19 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

HARROTASUNETIK harrokeriara, egiatik gezurrera dagoen alde bera egon daiteke. Lehena, egindako zerbaitez pozik egotea eta adieraztea den neurrian, harrokeria, egin asmoz edo egin gabeko zer edo zer goratzea delako. Ekintza gogaingarri bat bat egin arren helburu jakina lortzen ez denean, porrot egin dela aitortzea hoberena, bestela harrokerian eror-tzea litzateke. Irrikan egon ez zaitezten, duela astebete, zirrikitu honetan kolega dudan, Juanra Madariagak Mungian eman zuen hitzaldi baten gainean nabil. Denboratan amestu eta preparatu ondoren abiatu, asteetako ahaleginak egin eta gailurra ikusi gabe bueltatu beharra etzen atsegiña izango, helburu bakarra gailurra egitea izan bazen.

Behin eta berriz ekiten diot helburu edota adierazpen handiak lortzean, bidean dagoela lorpena. Askatasuna, zoriona, demokrazia, independen-tzia... -ipini zerorrek hitza- utopia hutsak dira edo, beste modu batera esanda, ez ditugu zentzu osoan ezagutzen eta hura bilatzen darabilgun bideak hartzen du zentzu hori. Hortik kokatu behar Bakioko mendigoizaleak erakutsi zizkigun Manaslura bideko argazki eta bideoak, zeinetan hango paisaiak nahiz gizateria gordin gordinean azaltzen diren. Beste atal batean, noski, eraman zuten egitasmoak dituen eragozpen edota zailtasunak. Egiazko kronika bat eta, esan bezala, gailurra lortu ezaren porrota, hara bidean bizitakoaz ordezkatuz.

Bidaia hartara bigarren helburu bat eramateak, ordea, asebete zituen zortzimiliari horiek. Bilbon ezagutu zuten egitasmo bat mamitzea zen delako helburua. Orokorki eritasun arraroak deitzen zaien horietako bati laguntzea eraman zutelako gogoan, kolkoan eta motxilan hemetik Nepalera abiatu zirenean. Guraso batzuek daramaten erronka -izena ere horrela du Desafía Dravet- bultzatu edo ezagutaraztea zen bada ataza eta handik bueltan Manasluren aitzakiaz berton hedatzea. Arestiko txapa justifikatzea zen -oraingoan nire- helburua, 8.000 metro inguru balio dituela Dravet edo antzeko eritasunak gainditzeko erronkak.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120