Akademiak Bilbon duen egoitzan

Azkue Literatura Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak

Guztira 151 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta epaileek lanen sakontasuna azpimarratu dute

deia.eus - Jueves, 19 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

2017ko irabazleak, Urrutia eta Martínez BBK Fundazioko buruarekin batera.

2017ko irabazleak, Urrutia eta Martínez BBK Fundazioko buruarekin batera. (Argazkia: Oskar M. Bernal)

Galería Noticia

2017ko irabazleak, Urrutia eta Martínez BBK Fundazioko buruarekin batera.

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak 2017ko Resurrección Maria Azkue Literatur Sariak banatu zituzten atzo, Akademiak Bilbon duen egoitzan. Guztira 151 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Epaileek lanen sakontasuna nabarmendu zuten eta modu berean, gizarteak dituen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela nabaritu zuten, hala nola “immigrazioa, gaixotasunak, buruaz beste egitea... baina era berean munduari begiratzeko modu bizia dute, ohiko egoerei beste modu batera begiratzeko gaitasuna”, epaileen esanetan.

BILBO. Sari-banaketan egon ziren, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Gorka Martínez BBK Fundazioko burua. Atzoko ekitaldian azaldu zuten moduan, A mailan (10-13 urteko gazteen saila), Maialen Leiza -narrazioan- eta Lur Lopez -poesian- gailendu dira, eta B mailan (14-17 urte) Anne Arrizabalaga -narrazioan- eta Peru Amorrortu -poesian- izan dira irabazleak.

Oiartzun, Gernika-Lumo, Azpeitia, Gasteiz, Beasain, Otxandio eta Usurbilkoak dira aurten nabarmendu diren idazle gazteak. Ildo honi jarraiki, partehartzaileen artean, “lan politak eta sakonak” egon direla azpimarratu zuten. Horrez gain, gazteek “bihotzetik sortutako ideiak” maneiatu dituztela ohartarazi zuten.

Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatutakoak. A mailan, Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni izan dira epaimahaikide, eta B mailan Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta. “Etorkizuneko euskal idazleak hemen daude”, esan zuten epaileek.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatur mundura erakartzea dute helburu. 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120