HIRI BIEN ARTEKO LANKIDETZA AREAGOTZEKO

Bilboko eta Bordeleko alkateek akordioa sinatu dute proiektu berriak garatzeko

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Alain Juppé Bordeleko Alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, hurbiltasun geografikoaren eta kulturalaren ondorioz, euren arteko elkarlana indartzeko, eta proiektu amankomunak aurrera eramateko. Lankidetza-dokumentu honen sinadura hiri biek 2000. urtean sinatutakoaren jarraipena da;oraingoan, ordea, elkarren arteko loturak sendotu gura dira, alkate biek Frantziako hirian iazko irailean izandako lan-bileran erabaki zuten bezala.

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 14:50etan eguneratua

Bilboko eta Bordeleko alkateek akordioa sinatu dute proiektu berriak garatzeko

Bilboko eta Bordeleko alkateek akordioa sinatu dute proiektu berriak garatzeko

Galería Noticia

Bilboko eta Bordeleko alkateek akordioa sinatu dute proiektu berriak garatzeko
  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Alain Juppé Bordeleko Alkate eta Frantziako Lehen Ministro ohiak sinatutako hitzarmenak aurrerapauso handia eman nahi du hiri bien etorkizunerako, erakundeen arteko lokarriak sendotu eta proiektu berriak gauzatzeko
  • Hitzarmenaren barruan lau lankidetza-esparru handi sartzen dira: ekonomia, hiri-eraberritzea, talentuari, lanari eta gazteei eustea, hausnarketa-guneak eta epe luzerako erronkak

BILBO. Bilera honen ondorioz, hiri bietako talde teknikoek areagotu egin dituzte harremanak azken hilabeteotan, dokumentu hau taxutu arte. Hiru urteko iraupena (2018-2021) eta garrantzizko lau lankidetza-esparru hartuko ditu barne:

  •   Ekonomiaren garapena;hiri-eraberritzea eta hiri jasangarria;goi-mailako irakaskuntza, prestakuntza, hezkuntza eta ikerkuntza (talentua/enplegua);ikuspegi prospektiboa eta estrategikoa.

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatearentzat “asmoa aurrerapauso sendoa ematea da etorkizunera begira, gure hiri biak kokatzeko eta irmotzeko, Ardatz Atlantikoko garrantzizkoenak izanik, zalantzarik gabeko erakarguneak dira eta. Ezin dugu ahaztu ekonomiak lotutako hiri bi garela, azken urteotan aldaketa urbanistikoa, ekonomikoa eta digitala gaindituz joan garenak eta hazten eta erreferente izaten jarraitu gura dugunak”.

“Are hurbilago egon nahi dugu –zehaztu du Alkateak- badakigulako erronka berberak dauzkagula eta gure esperientziek – Jakinduriaren irla izango den Zorrotzaurrekoa bezalakoak- aberastu egingo gaituztela.”

4 ESPARRUTAN GAUZATZEKO EKINTZAK


Gaur sinatuko duten dokumentuak garatu beharreko ekintza batzuk ezartzen ditu.

Aurreneko esparruan, EKONOMIAREN GARAPENA delakoan, munduko gaur egungo egoera ekonomikoaren erronkaren jakitun, lankidetza eta elkarlana bultzatu nahi dira, honakoen bidez:

  •   Garapen enpresarialaren bidez, goraka doazen enpresak egituratuz, enpresen mintegi eta haztegi baitira. Sektore estrategikoak bultzatuz, hala nola, eOsasuna, bioteknologia eta ekonomia sortzailea. Internazionalizazioaren bidez (eskualdeko marketina eta inbertsioak erakartzea) ,turismoaren sustapena bultzatzeko estrategiak. Handizkako merkatuen arteko harremanak garatuz (Mercabilbao eta Brienne-ko MIN).


Bigarren esparruan, HIRI JASANGARRIA ETA HIRI ERABERRITZEA izenekoan, euren eraldaketa urbanistikoa dela-eta mundu osoan ezagunak diren hiriak izanik, prozesu horiek bultzatzen jarraitu nahi da, euren espazioak hobetzen jarraitzeko eta erabilera ekonomikoa eta soziala optimizatzeko. Horretarako, honako hauek proposatu dituzte: topaguneak partekatzea, garapen urbanistikoaren alorrean hiri bietan egin ohi diren jardueretan, ekitaldietan etab. parte hartuta. Narriatutako eta erabilerarik gabeko hiri-espazioak eta gestionatzen eta berrantolatzen eta ondare historikoa errehabilitatzen eskuratzen dituzten esperientziak trukatzea. Uren gestioari eta uholdeen prebentzioari buruzko informazioa trukatzea. Eta bateratsu erantzutea arlo berritzaileetako europar proiektuen lizitazioei.

GAZTEAK ETA TALENTUA

Hitzarmenaren hirugarren zutabean, GOI MAILAKO IRAKASKUNTZA, PRESTAKUNTZA, HEZKUNTZA ETA IKERKUNTZA deritzonean, erakargarri bat finkatu nahi da talentuari eusteko eta erakartzeko eta, aldi berean, enplegua sortzeko. Horrekin guztiorrekin batera, arazo globaletako bat den zahartzeari mugak jarri nahi zaizkio. Testuinguru honetan, eredu hauek jorratuko dira: ekonomia soziala eta solidarioa;ikaskuntza, etengabeko prestakuntza;prestakuntza akademikoa;elkartruke kulturalak…

Azken lankidetza-esparruan -IKUSPEGI PROSPEKTIBOA ETA ESTRATEGIKOA- eta era generikoagoan dagoeneko, hiri bien ikuspegiari, arazoei eta epe luzerako (2050) erronkei buruz hausnartzeko eta partekatzeko gunea sortu nahi da.

IBILBIDE-ORRIA


Hiru urteko indarraldia (beste horrenbesteko epeetan luzagarria) duen hitzarmena sinatu ondoren, administrazio bietako talde teknikoek ibilbide-orria diseinatuko dute burutu beharreko ekintza zehatzekin. Lehendabizikoen artean, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak aurreratu duenez, Mercabilbao eta Brienne-ko MIN handizkako merkataritza-etxeen arteko trukeak daude, enpresen arteko erlazioa areagotze aldera.

Elkarrekin bideratzeko beste ekintzetako bat IN FOCUS europar proiektua da. Bilbok zuzendutako sarea da, Europako hamar hiri biltzen ditu, ikaskuntzaren mailako esperientzia partekatu dutenak ia hiru urtetan, espezializazio adimentsuaren estrategiak garatzeko eta enplegua sortzeko ahalmena eta lehiakortasuna hobetzeko. Bilborekin batera, hauek dira sareko beste hiriak: Frankfurt (Alemania), Bucarest-3. sektorea (Errumania), Bordele eta Grenoble-Alpeak (Frantzia), Turin (Italia), Oporto (Portugal), Ostrava (Txekiar Errepublika), Bielsko-Biala (Polonia) eta Plasencia.

Bilbok gidatu duen proiektu honen amaiera-egunean sinatuko da hitzarmena Bordelekin.

BILBO ETA BORDELE, URTEETAN ZEHAR LOTUTAKO HIRIAK

Bordele eta Bilbo hiriek, euren hurbiltasun geografiko eta kulturalari esker, hainbat lotura izan dituzte urteetan zehar. Lotura horiek zenbait arlotakoak izan dira: truke ekonomikoak, urbanistikoak, administratiboak, kulturalak, logistikoak etab. Europako ardatz atlantikoaren barruko lankidetzarik sinbolikoenetakoa izan da, erlazio zabalagoaren baitan: Akitania-Euskadi Euroeskualdea.

Pirinioetako Lan Elkartean eta makina bat nazioarteko sare eta Europako Lurraldeko Lankidetzaren programazio-espaziotan hartu dute parte eskualde biek historian zehar, hainbat proiektu gauzatuta biek-bietara edota beste eskualde batzuen partaidetzarekin.

Esperientzia horiei esker, Bordelen 2009ko azaroan Akitania eta Euskadiren artean egindako goi-bileran, eskualde bietako gobernuek erabaki zuten bultzada berria ematea euren lankidetza-mailako harremanei, euroeskualde komuna sortuta.

Horrela, azkenik, 2011ko abenduaren 12an Akitania-Euskadi Euroeskualdea Lurralde Lankidetzaren Europako Taldea eratu zen, “mugez gaindiko, nazioz gaindiko eta/edo eskualdeen arteko lankidetza lagundu eta sustatzeko, aurrerantzean Akitania eta Euskadi eskualdeen arteko lurraldeko lankidetza deituko dena, kohesio ekonomikoa eta soziala indartzeko bakarrik.”

  • Bordele, 28 udalerrik osatutako metropoliko hirigunea da eta 750.000 biztanle ditu. Lurralde horrek bizimoduaren kalitate handia du, aberatsa ekonomia, unibertsitate eta kulturaren arloko oparotasunagatik, entzutetsua eta erakargarria anbizio handiko politika urbanoan eta bikaintasunaren bilaketan oinarritua.
  • Bilbo, 30 udalerri biltzen dituen metropolian dago, 950.000 biztanlerekin. Bertako zenbait erakunderen ikuspegi estrategikoari eta burututako hainbat ekimeni esker, lurraldeak garapen eta ospe handia erdietsi ditu atzerrian.


Azken urteotan aldaketa urbanistikoa, ekonomikoa eta digitala gainditu eta ekonomiak loturiko bi hiri hauen eskualde eta metropoli mailako testuinguru honetan sartzen da lankidetza-hitzarmen berri hau. 2000ko urrian sinatutakoari jarraipen sutsuagoa emango dion akordioa da, erakundeen arteko lokarriak sendotzeko eta proiektu komunak bideratzeko.
 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120