Zirrikituetatik begira

Altsasukoak

Rikardo Arregi - Miércoles, 18 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

GUZTIOK, ia guztiok, dakigu herrialde arrunt batean Altsasuko taberna ospetsu hartan izandako liskarrarenak isun ez oso handi batekin, edo, modernoago jarrita, asteburu gutxiko giza zerbitzuekin, konponduta egongo zela aspaldidanik. Baina Altsasu ez dago herrialde arrunt batean, Euskal Herrian baizik. Espainiako Erresuma ere ez da oso herrialde arrunta, baina antzerako liskarrek beste norabaidea hartu izan ohi dute, azken urtean adibide pare bat izan dugu (ez isunik, ez zerbitzurik). Kontua da Altsasukoa terrorismoa omen dela, edo mehatxu terrorista, zehazki, PPk eta PSOEk (alderdi megaprogresista eta megaezkerreko horrek) 2015ean zigor kodeari eginiko aldaketari esker edozer gauza izan baitaiteke orain terrorismoa. Hemen bizi izan dugunaren ostean, Altsasukoari terrorismoa deitzea absurdoa da, gustu txarreko txantxa bat edo belaunalditik belaunaldira igarotzen den madarikazio bibliko anker horietako bat.

Baina terrorismoaren definizio berri hori, azken asteotako euria bezala, den-dena bustitzen ari da: hedabide askotan epaiketen aurrean erabiltzen den betiko “ustezko” hori ahantzi dute, Altsasuko zortziei “erradikal” deitzen diete arazorik gabe eta Iruñeko manifestazioari buruzko kronikak idaztean bertan bildatukoek “justizia” (komatxo iraingarriekin) eskatu dutela azpimarratu dute.

Altsasuko zortzientzat eskatzen dituzten espetxe urte kopurua eskandaluzkoa da;orain arte bizi izan dutena (batez ere kartzelan bostehun egun baino gehiago daramaten horiek) eskandaluzkoa da: bizitza eten zaie, haiei eta senitartekoei, auzitegi dantzara kondenaturik.

Zer gertatuko zaie orain? Nolako epaia aterako zaie? Nire ezkortasuna alde batera utzi nahiko nuke, itxaropentsu izan, baina ez gara herrialde arrunt batean bizi (epailea ere ez da arrunta). Helegiteak ikusiko ditugu, ziur aski, Europa, joan-etori horiek guztiak, terrorismorik gabeko terrorismoa geure bizitzetan (protestarik ez kaleetan, isiltasuna) finkatzen den bitartean.

Altsasukoak ispilu dira guztiontzat, ia guztiontzat.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120