OSTEGUNEAN

Espezializazio adimendunari buruzko 'In Focus' proiektuaren azken ekitaldia zuzenduko du Aburtok

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 11:13etan eguneratua

Juan Mari Aburto.

Juan Mari Aburto. (O. González)

Galería Noticia

Juan Mari Aburto.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, In Focus proiektuaren azken ekitaldia zuzenduko du bihar, apirilaren 19an, osteguna. Bilbo arduratu da Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak sustatutako hirien sarea zuzentzeaz. Alabaina, Europako beste hiri batzuek ere hartu dute parte, hala nola, Frankfurt, Bukarest, Bordele, Grenoble, Turin, Oporto, Ostrava, Bielsko-Biala, Grenoble eta Plasencia.

BILBO. Bilboko alkateaz gain, beste hainbat parte-hartzaile bilduko dira azken ekitaldian, besteak beste: Bordeleko alkatea den Alain Juppé, Ostravako alkatea den Tomás Macura eta Plasenciako alkatea den Fernando Pizarro. Ehun kargu publiko baino gehiago eta espezializazio adimenduan adituak diren pertsonak bilduko dira.

Horri lotuta, Juan Mari Aburtok harrera egingo die gaur arratsaldean azken ekitaldian parte hartuko duten pertsonei. Udaletxeko Areto Arabiarrean izango da hori. In Focus 2015. urtean abiarazi zen, sarean dauden hirien enplegua sortzeko gaitasuna eta lehiakortasuna hobetzeko asmoarekin, eta ikuspegi ekonomiko berri batean daudelako egin zuten, espezializazio-estrategiekin bat etorriz.

Azken finean, proiektuaren xedea da hiri-politika ekonomiko hobeak eta eraginkorragoak garatzea lehenetsitako enpresa-sektoreetan jarduera ekonomikoa sortu eta sendotzeko.

Nazioz haraindiko Bilboko azken topaketa honen ostean, hiru urteetan eskuratutako ezagutzak politika publikoetan eta jarduera zehatzetan islatuko dira, Tokiko Ekintza Plan integratu batean barne hartuko direnak.

In Focus deritzona URBACT proiektuaren babespean garatutako ekimen bat da. URBACT Lurralde Lankidetzarako Europako Proiektu bat da, eta Europar Batasunak finantzatu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsen eta estatu-kideen bitartez. Programa hori 2014-2020 programazio-aldian garatzen ari da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120