bidai kuadernoa

Emakumeak eta ijitoak, segi aurrera!

Hamabi milioi europar baino gehiagok ‘ezberdinak’izateari dagokion estigma jasaten jarraitzen dute, Europamestizajearen eta kultura solidario baten enblema izanarren. Ijitoak dira. Eta, zehazki, emakumeak

DANIEL BURGUI - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 11:58etan eguneratua

Lerroon gainean, ijito herriaren eguneko ospakizuneko errituetako bat. Goian, Susana MartinezKataluniako Elkarte Ijitoen Federazioko kidea, Alba eta Noemi Fernandezekin. D. BURGUI

Lerroon gainean, ijito herriaren eguneko ospakizuneko errituetako bat. Goian, Susana MartinezKataluniako Elkarte Ijitoen Federazioko kidea, Alba eta Noemi Fernandezekin. D. BURGUI

Galería Noticia

Lerroon gainean, ijito herriaren eguneko ospakizuneko errituetako bat. Goian, Susana MartinezKataluniako Elkarte Ijitoen Federazioko kidea, Alba eta Noemi Fernandezekin. D. BURGUI

A bai, e? Ba ez duzu ijitoa ematen!”. Susana ohituta dago jada era horretako esaldiak behar baino maiztasun handiagoz entzuten, bereziki norbaitek esaldia laudorioa balitz bezala zuzentzen dionean. Ijito itxurarik ez izatea meritua balitz bezala, alegia. “Haientzat positiboa dena diskriminazioaren ondorio da niretzat”, azaldu du. “Egia esan, batzuetan nekagarria da, akitu egiten da bat azalpenak ematen, autodefinitzen eta topiko eta estereotipoen aurka egiten”, dio Bartzelonako Unibertsitatean Ekonomian lizentziatutako 25 urteko gazte katalan honek. Gaur egun Aholkularitza eta Zerga Kudeaketako masterra egiten ari da ESADEn, enpresen arloko mundurankingetan erreferentzia den negozio-eskola ospetsuan.

“Bai, ijitoa izateaz gain, harro nago nire herriaz eta nire jendeaz”, gehitu du Susana Martinezek. “Eta nire aurretik izandakoek egindako ahaleginari esker nago ni gaur hemen: nire amak, nire amonak eta nire lehengusinek. Horien guztien meritua da. Sarri minorizatuak diren ahots asko kondentsatzen ditu Martinezek aldi berean: gaztea, emakumea, katalana eta ijitoa da. Azken hori da, hala ere, bere kasuan, estigma- iturri nagusia. “Badirudi batzuei huts egiten diedala nire kultura aldarrikatzen dudanean, horrek traba egingo balie bezala. Inori ez diote modu arraroan begiratzen lan-elkarrizketa batean katalana, emakumea edo gaztea dela esateagatik. Bai, ordea, ijitoa dela esateagatik. Eta lanposturik gabe gelditzeko arriskua duzu;bizitzan gure bidea egin ahal izateko, gure identitatea ezkutatzen bizi gara”.

“Urte askoan, kultura ijitoa pobreziaren eta bazterketaren kulturarekin nahastu da, eta hori aurreiritzia da. Baina, horrez gainera, gure herriaren integrazioaz hitz egitea asimilazioaren sinonimo da beti. Gu disolbatzearen sinonimo”, azaldu du Martinezek, eta dio “ondo integratutako ijitoa” kontzeptua ikusezintasunaren dohaina izatea dela. Desagertzea. Errealitatean, ordea, hamabi milioi europar baino gehiago dira, herrialde eta eskualde guztietako biztanleak, eta hizkuntza guztietako hiztunak, Europar Batasuneko gutxiengo etniko handienaren ordezkari.

Bada denbora bat Interneten blog bat sortu zuela Martinezek, Gitana economista, ekonomiaz idazteko, baina batik bat bere herriarekin lotutako albisteak ikusarazten saiatzeko. “Ez dut oso gogoko blogaren izena, baina funtzionatu egiten du marka eta komunikazio estrategia gisa, erakarri egiten du. Zoritxarrez, jendearen arreta bereganatzeko modu azkarra da”, dio.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako gradua ikasi zuen lehenik Martinezek. Aurreneko lanari esker, unibertsitateko lehen urtea ordaintzeko behar zuen dirua aurreztu zuen, eta gero, sakrifizio handiarekin, kalifikazio onak lortzen jarraitzeko ahaleginak egin zituen, ikasketak beka orokor baten laguntzaz egiteko. Aita langabezian geratu berria zen, baina beti bultzatu zituen bera eta anaia ikastera.

Susanak dio familiak babestu izana funtsezkoa izan dela. Susanaren anaia, Daniel, 33 urtekoa, unibertsitatera joan zen auzoko lehen gazte ijitoa izan zen. Kriminologia ikasi zuen. “La Mina auzoko ijito gazte bat gaizkileak jazartzen?”. Era horretako burlak jasan behar izan zituen Zuzenbide fakultatean zegoenean. “Handia da mesfidantza, eta handia hezkuntza sistemak eragiten duen autoestimu falta”, Susanak dioenez. Horixe da Susanak bere blogean iraultza ijitoa deitzen duena: “Geuk, ijitook, eta ez beste inork, saiatu behar dugu enpresa zuzendaritzako postuak izaten, politikan parte hartzen, ekonomian, oposizioak egiten eta administrazio publikoan karguak izaten;baina baita geure komunitateari mezu bat bidaltzen ere: ez ditugu geureak bazterrean utziko”. Susanak dioenez, Katalunian 302.607 kargu publiko baldin badaude biztanleria osoarentzat, proportzio hutsagatik, 3.000 karguk ijitoek izan beharko lituzkete. Baina ez da horrela. Gauza bera gertatzen da Espainiaren kasuan. Eta are gutxiago dira, gainera, proportzioan, karguak dituzten ijito emakumeak.

Noemi Fernandez Kataluniako Elkarte Ijitoen Federaziokoa da, aktibista eta Zuzenbideko ikaslea, eta uste du emakume ijitoaren inguruko aurreiritzi asko izan direla, eta emakume ijitoek diskriminazio bikoitza jasan dutela. “Bost mendez gure aurka izan diren legeak jasan ditugu, jazarpena. Gure historia ez da ikasten liburuetan. Eta duela 40 urte arte Espainian ijitoak ez ziren gainerakoak bezalakoak legearen aurrean”.

HERRI ZIGORTUA Ijitoena da Europa benetan batu duen herria, askotan bere buruaren aurka izan bada ere. Horixe da ijitoen aurkako joera. Arrazismoaren molderik sustraituena eta kasurik gutxien egin zaiona Europan, oso zolia eta are normalizatua ere. Hori gertatu da Europak mendeak daramatzalako ijitoen herria zigortzen eta seinalatzen, saritu beharko lukeen bakarra den arren;saritu, guztiz aparta den zerbait lortu duelako: bere kultura parekorik gabeari eutsi diolako mugez eta gerrez gaindi, lurralderik eskatu gabe, egoismoaren mende erori gabe eta kontinenteko kultura ireki eta transbertsal bakarra bihurtuta.

1971ko apirilaren 8an Londresen egindako bilera batean, mundu osoko ijitoek bandera bat izatea erabaki zuten, eta enblema gisa gurdi-gurpil bat aukeratu zuten, eta ereserki gisa Djelem, Djelem izenburua duen kantua. Askatasunaren aldeko oihu garbia: Ibili eta ibili egin nintzen, haien hizkuntzan. Horixe da Europar Batasuneko gutxiengoen artean gehiengoa duenaren enblemen zerrenda apala. “Ni baikorra naiz, aldaketa garaia da eta une on baterantz goazela uste dut”, dio Susanak indarrez. “Baina, hain zuzen ere horrexegatik, ezin gara gelditu, aurrera jarraitu behar dugu”. Azken batean, ibili eta ibili.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120