Zirrikituetatik begira

Pintxo eta Gorri

Josu Torre - Martes, 17 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

pINTXO gure txakurra zan. Umeek ikastola garaian zeunden, baserrira gureganatu zenean eta Karmelo ikastolan (ere) “Pintxo, Pintxo gure txakurra da ta...” kantatzen zenez, horrela bataiatu genuen. Izan ere pintoa zen, zuria orban beltzekin, arraza gabea, handitxoa arratoi txakurra izateko, txiki samarra, ordea, artzai, ehiza edo presakoa izateko. Mistoa edozein kasutan ere. Urbanita batek galdetu zidan euskal artzai txakurra ote den. Euskalduna baietz esan nion, bertokoa zela, eta artzaintza ikasi nahi ba zuen irakatsiko niola. Ipuina ematen duen arren, Pintxo, une batez, goizero etxetik aldetzen zela egi hutsa da. Luzaroan, harik eta auzokide batek ordu horietan nondik zebilen esan zigun arte. Antxina mahastia izandako larre berde berde baten jolasean zebilen egunero luki (azeri) gazte batekin. Jauzika eta saltoka, hara eta hona. Semea eta biok ezkutuki sasi eta zuhaizka artetik edo atzetik haren jarduna ikustera joan ginan bizpahiru aldiz. Ezkutuki joan behar gizaki presentzia atzeman orduko sasia artean desagertzen zelako Gorri, azeria, eta gure Pintxo etxera. Horregaitik edo goseak eraginda bueltatzan zen. Ezerezera, hezurretara etorria zegoelako. Ondo jan eta edan ondoren, hurrengo eguna argitu orduko, desagertzen zen... maitalearengana.

Larunbat eguerdi batean, Land Rover edo antzeko bi kotxe handietan lau gizon hurbildu ziran baserrira, inguru hartan lukiak zebiltzala eta ezer nekian galdezka. Noski enekiala intentzioak nabarmen ageri zituztelako. Gero jakin nuenetik, hurrengo egunetan zelatatu ninduten eta nire lurren eta auzokoenen bazterretan zepo edo segadak ipini ahal izateko. Bai ipini ere.

Hurrengo zapatuan, Pintxo etxean zegoen, eguna argitu baino lehen kristoren zarata asmatu nuen ohetik. Jeiki eta zortzi bat gizon eskopetaz armatuak eta gerreru arropakin nituen etxe bueltan -bost urte lehenago guardia zibilak bezala- gure Gorri lukiaren esperoan. Denei ere ihes egin zieten baina segadan erori. Pintxo egun gutxitara bihotzekoak jota hil zen. Ernari zegoen. Ehiztari haiek ez ditut maite.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120