Brankaganetik kikuke

Agur denboraldiari

Ramon Basaldua - Martes, 17 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

Seipartidu ditu jokatzeko Athleticek liga txapelketea amaitu arte baina denboraldia amaitutzat jo geinke A Coruñako Deportivoren aurkako partiduan jasotako porrotagaz. Celta eta batez be Vila-realen aurka erakutsitako maila onak ilusinoa berbiztu eban Athletic zaleen artean eta Europarako sailkatzea be ez zan hain urrun ikusten, denboraldian zehar erakutsitako maila makala ahaztuta. Deportivoren aurka gertatutakoak, ostera, errealidadera itzuli gaitu. Taldeak ez dau funzionatzen eta irregulartasuna da bere ezaugarri nagusia. Kontuak kontu, Ziganda buru dala hasitako proiektuak kale egin dau eta zaleria gogaituta dago, denboraldia lehenbailehen amaitzeko gogoagaz.

“Futbol is futbol” esaldia erabilten eban Boskovek ulertzeko gatxa zan zeozer gertatzen zanean. Geuk be antzeko zeozer esan beharko dogu Athleticek astebeteren buruan euki dauan itxuraldaketa sakona ulertzeko. Zigandaren taldeak partidu bikaina jokatu eta irabazi eban aurreko jardunaldian Vila-realen, erasoan zein defentsan aurkaria goitik behera menderatuta. Erakustaldi horren ostean, etxeko partidu baten maila berbera erakustea zan helburua A Coruñako Deportivoren aurka. Ganera, Seedorfek zuzendutako taldea sailkapeneko zuloan egoan -eta dago- bost partidu bakarrik irabazita hogeta hamaika jardunalditan. Talde galiziarraren aurkako partidua irabazita Europako postuetatik bost puntura kokatuko zan Zigandaren taldea. Amets politak norgehiagoka hasi aurretik. Egia esateko, denboraldi honetan sufridu dogunagaz eskubidea genduan amesetan egiteko. Gure ametsak, baina, ez eban askorik iraun gozo-gozo gengozala Adrian, Deportivoko aurrelariak, izartu egin ginduzan-eta. Badaezpada, Adrianek berak beste kokoteko bat emon euskun zortzi minutu beranduago. Gauza handirik egin barik, Seedorfen taldeak ederto baliatu ebazan zuri-gorriek atzealdean egindako opariak. Hiru aukera eta hiru gol, eta hiruretan Athleticeko atzelariak ilargira begira. Gatxa da ulertzen zelan urten leikien zelaira hain intensidade gitxigaz, norgehiagoka hain garrantzitsua izanda ganera. Non geratu da aurreko astean jokalariek aitatutako harrotasuna? Zer igaroko zan Zigandaren burutik bere jokalarien huts-egite larriak ikusi ebazanean?

Gauzak okertzen diranean gura barik jokatu ezinik egon diran jokalariak gogoratzen doguz. Nuñezek eta Iturraspek harmailatik ikusi eben partidua zigortuta egozalako eta taldeak igarri egin eban eurek itxitako hutsunea, erdilariaren kasuan batez be. Ander Iturraspek bikain jokatu eban Celta eta Vila-realen aurka eta bera barik taldeak ez eban funtzionau Deportivoren aurka. Beñat Etxebarria, Zigandak Abadiñokoaren ordez zelairatu eban jokalaria, ezinean ibili zan Mosquera, Krohn Dehli eta enparauen aurrean. Zigandak barriro ipini eban aurrealdean Iñaki Williams baina honek ez eban gauza handirik egin ondo jarrita egoan Deportivoren atzealdearen aurrean. Aritz Adurizen zelairatzeak be ez eban ezer aldatu. Zoritxarrez, zapatuan ikusi genduana ikusita geunkan aurretik Katedralean.

Liga txapelketea eta denboraldia amaitzeko geratzen diran bost asteak oso luzeak egingo jakuz. Taldeak, entrenatzaileak eta jokalariek galdu egin dabe geratzen jaken sinesgarritasun apurra eta partidu bakoitza ekaitza lehertzeko aukera bat izango da. Santiago Bernabeun jokatuko dau Athleticek bihar. Zuri-gorriek Nou Camp, Wanda Metropolitano edo Sanchez Pizjuanen emondako maila negargarria gogoratuta ez dago itxaropentsu egoterik. Ganera, Chamartinen gauza “arraroak” gertatzen dira beti.

etiquetas: ramon basaldua

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120