Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Alex de la Iglesia sarituko du Ja! Bilbao jaialdiak bederatzigarren edizioan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 11:56etan eguneratua

Álex de la Iglesia presentará ‘El bar’.

Galería Noticia

Álex de la Iglesia presentará ‘El bar’.

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarra sarituko du. Zuzendariaren ibilbide profesionala publikoki goraipatu nahi du, "sormenezko unibertso guztiz pertsonala eta bikaina" sortzea lortu baitu, eta, bertan, "umoreak ere berebiziko garrantzia" izan du.

BILBO. Antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, jaialdia irailaren 27tik urriaren 7ra ospatuko da, Bilboko hainbat eszenatokitan, eta saria emateko ekitaldia urriaren 6an izango da, BBK Aretoan.

De la Iglesia komikien marrazkigile moduan eman zen ezagutzera, 1980ko hamarkadaren erdialdera.

Harrezkero, bere lana "satirari eta umore beltz, garratz eta basati samarrari lotuta" egon da. Zinemagileak berak umorea "askatasunaren berme" moduan ulertzen du. "Umoreari mugak jartzen badizkiozu, aldi berean pentsamenduari ere jartzen dizkiozu", dio.

Alex de la Iglesia zuzendari, ekoizle eta gidoilaria Espainiako Arte eta ZientziaZinematografikoen Akademiako lehendakaria izan zen 2009tik 2011ra. Ber filmen artean, "Acción mutante" (1993), "El día de la Bestia" (1995), "Perdita Durango" (1997), "La comunidad" (2000), "Balada triste de trompeta" (2010) eta "Las brujas de Zugarramurdi" (2013) daude. Bere azken lana "Perfectos desconocidos" (2017) da, Pablo Genoveseren "Perfetti sconosciuti" (2016) film italiarraren egokitzapena.

BBK Ja! Bilbao saria 20.000 eurokoa da, eta bere obran umorea elementu nagusitzat hartzen duen nazioarteko pertsona famatu bat omentzen du urtero. Aurretiaz saria jaso dutenen artean daude Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese eta Joyce Carol Oates.

Azkenik, Ja! Bilbaoren bederatzigarren edizioko kartelaren irudiak Alex de la Iglesiaren "El día de la Bestia" iradokitzen du. 1995ean 14Goya sarietara izendatu zuten, eta azkenean sei irabazi zituen, zuzendari onenarena barne.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120