ZABALA ETA MIRIBILLA AUZOAK ELKARTZEN DIREN LEKUAN

Udalak umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Miribillan

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 13:29etan eguneratua

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Ibaiondo Barrutian, Miribillan.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Ibaiondo Barrutian, Miribillan. (bilbao.eus)

Galería Noticia

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Ibaiondo Barrutian, Miribillan.
  • Umeentzako jolasgune berriak estalki metalikoa du, euria egiten duenean ere umeak olgetan aritzeko. Estalkia 546 m2–koa da, eta hiru maila ditu, inklinatu samarrak. Gainera, guneko jolas guztiak erabat berritu dituzte
  • Udalak Parkeak Dinamizatzeko duen Planaren barruan dago proiektua. Proiektuak Miribilla ondoko gune horren erabilera sustatuko du
  • Udalak 350.000 eurotik gora inbertitu du parkea hobetzen

BILBO. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Ibaiondo Barrutian, Miribillan. Ángela Figuera, Constantino Tenorraren eta André Eliseo de Mañaricua kaleen bide-gurutzean.

Izandako meteorologia txarra eta pasatutako denbora direla-eta, eraberritu beharrean zegoen umeentzako jolasgunea. Jolas zaharrak kendu eta berriak ipini dituzte eta estalki bat jarri, euria egiten duenean ere, umeak bertan olgetan egon ahal izateko.

Bilboko alkateak azaldu duenez, proiektu hau Parkeak Dinamizatzeko Planaren barruan dago;eta txikienentzako aisialdi-eskaintza hobetu ez ezik, uri barruko jolasguneak sustatu ere egiten ditu. Zabala eta Miribilla auzoen artean dagoen umeentzako jolasgune estali berri honek auzoko umeek auzoan bertan ondo pasatzea ahalbidetuko du.

Umeentzako jolasgune berriak 546 m2–ko estalki metalikoa du. Hiru maila ditu, hirurak inklinatu samarrak. Estalkia jartzeko arrazoia jolasgunea euria egiten duenean ere erabili ahal izatea da;hau da, txikiek ondo pasatzea bermatzea.

Estalkia jartzeaz gain, jolas guztiak ere berritu dituzte. Umeentzako parke berriaren azalera 420 m2–koa da. Alde batean baditu 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako elementuak eta, beste batean, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako jolasak. Besteak beste, zabu bikoitza, jarleku egokitu bat duena, eta zalditxo moduko kulunka bi. Adin guztietakoentzako jarduera-eskaintza zabala egiten du parkeak.

Umeentzako jolasgune berriko zoladura gomazkoa da eta segurtasun-hesi batez itxita dago, umeak hurbil dauden galtzadetara irten ez daitezen.

Horiek horrela, alde batetik, jolasgune berria praktikoagoa da, umeek bertan egun eguzkitsuetan zein euria egiten duenean jolas dezaketelako;eta, bestetik, seguruagoa ere bada. Gainera berrikuntzak ditu. Bilboko Udalak obrak egiteko 350.000tik gora euro inbertitu ditu eta 4 hilabetean egin dute obra.

PARKEAK DINAMIZATZEKO PLANA

Bilboko Udala uriko parkeak berritzen eta egoteko eta jolasteko lekuak sustatzen ari da. Helburua uriko bizilagun guztien bizimoduaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, funtsezkoa da parkeak eta egoteko eta jolasteko lekuak auzoetatik hurbil egotea.

Helburua bizikidetza sustatzea da, baita auzoetan ondo pasatu ahal izatea ere;labur esanda, auzokoek, distantzia handia egin beharrik gabe ere, aire zabalean ondo pasatzeko ekipamenduak edukitzea. Uriko eraztun berdeko parkeak hobetu behar dira, lan-mundua eta familia uztartzea errazagoa izateko eta auzoetan zein Bilboren erdialdean herritarrek aisialdiaz edo kirol eginez gozatzeko aukera edukitzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120