2017an

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 12:10etan eguneratua

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetiko hobetzeko

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetiko hobetzeko

Galería Noticia

Udalak 1.700.000 euro inbertitu zituen etxebizitzen eraginkortasun energetiko hobetzeko

Isolamendua handitzeko 302 etxebizitzatan leiho berriak jarri zituzten eta 94 komunitatetan igogailuak instalatu zituzten 2012an. irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Hainbat eraikin eraberritzean, fatxada aireztatuta jarri zuten etxeen isolamendua hobetzeko. 

BILBO. Bilboko Udalak 1.706.000 bideratu zituen iaz udal etxebizitzen eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko.

302 etxebizitzatan leiho berriak jarri zituzten isolamendua hobetzeko. Horrek gastu energetikoa murriztea ahalbidetzen du eta etxebizitza horietan erosotasun handiagoa dago. 2017an 1.339.000 eurotik gorakoa izan zen atal horretako inbertsioa.

Beste alde batetik, ia 431.500 euroko inbertsioa egin zuen udalak iaz, Udal Etxebizitzak erakundeak jabetzan zatiren bat duen 94 auzo-komunitatetan igogailuak ipintzeko.

Etxebizitza Saileko zinegotzi eta Udal Etxebizitzak erakundearen presidente Goyo Zurrok azpimarratu du, Udal Etxebizitzak erakundearen zerbitzuetan, jasangarritasun, erosotasun eta kalitate-arloko parametro egokien araberako bizigarritasun-baldintza onak bermatzeko egindako ahalegina.

Eraginkortasun energetikoari eta irisgarritasunari dagokienez, Udal Etxebizitzak erakundeak jabetzan zatiren bat duen eraikinak eraberritzeko obrak nabarmendu behar dira.

Horixe da Otxarkoagako Txotena kaleko 26tik 32ra dagoen eraikinaren kasua. Fatxada aireztatua ipini zuten isolamendua hobetzeko, baita gas-berokuntzako instalazio indibidualak ere.

Beste alde batetik, igogailuak ipini zituzten. Igogailuek eguzki-panelak dituzte kontsumoa murrizteko. Antzeko lana egiten ari dira aurten aipatutako eraikinetik hurbil dagoen beste batean, Irumineta kalean, hain zuzen.
 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120