Zirrikituetatik begira

Muxu gorriak

Ana Urkiza - Lunes, 16 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

atzo, Ipuruan, kolore gorria gailendu zitzaion urdinari. Ez emaitzetan, preseski, baina bai kolore gorriak atzokoan zuen esanahia kontuan hartuz gero. Pailazoen aurpegietan ikustera ohituta gauden sudur gorriak banatu ziren ikusleen artean. 7.000 muxu gorri, zehazki. Eta lotsarik gabe jantzi zituzten soinean Alaves-aren kontrako partidaz gozatzera joandakoek.

Ekintza honekin, Eibar futbol taldeak, bere fundazioaren bidez, Algaraklown “pailazo edo klown” elkartearen ekimenarekin bat egin nahi izan du eta bere laguntza eskaini. Hain zuzen ere, Donostiako ospitalean dauden gaixoei, ospitalean dauden tartea eramangarriagoa egiten saiatzea, irribarrea eramanez ospitaleko espazio anitzetara: zaintza geletara, batez ere.

Ideia eta egitasmoaren garapena, Deustoko unibertsitateko Komunikazio ikasketetako ikasleei dagokie eta ez da Algaraklown taldearen berri emateko zehaztu duten ekimen bakarra. Nola egin ezagun hain lantalde txiki batek egiten duen lana, nahiz eta lana txalogarria izan? Nola irabazi jendearen arreta? Zer egin jendeak aipatu taldearen jardunarekin bat egiteko? Hauexek izan ziren Deustoko ikasleek egin eta erantzun behar izan zituzten galderak. Eta Eibar taldea bezalako hartzaile irekiarekin bat egin behar izan zuten egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.

“Kirolaren abantailak” pentsa lezake norbaitek. Edo “futbolak irekitzen dituen ateak” zehaztu beste batek. Kirolari oro har eta zehazki futbolari “helburu sozialago eta sozializatzaileago bat emateko modua” esango nuke nik, asteburu honetakoa adibidetzat hartuz.

Eibar taldeak, futbolaz eta kirolaz harago, bihotza eta burua daukala erakutsi du beste behin ere. Herritik oso hurbil dagoen eta aparteko nortasuna erakusten duen kirol talde handi bat, bere markaren indarra, gizartea eraldatzeko erabiltzen dakiena.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120