XIV. Magia Topaketak

Bilboko udalak magia ikastaroetarako eta lehiaketarako izena emateko epea ireki du

Inskribatzeko epea apirilaren 27an bukatuko da, ordurarte, www.bilbao.eus webgunean eman daiteke izena

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 16a, astelehena - 14:47etan eguneratua

XIV. Magia Topaketak.

XIV. Magia Topaketak.

Galería Noticia

XIV. Magia Topaketak.

Maiatzean, Magiak, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak hartuko ditu, eta, berriro ere, arte horren zaleen eta prestidigitazioaren munduan lehen pausoak eman nahi dituztenen topaleku bilakatuko da, XIV. Magia Topaketak egingo baitira bertan.

BILBO. Bilboko Udalak antolatu duen ekimenak, hastapeneko ikastaroa, profesionalei zuzendutako mintegia eta amateur mailako “Atera ezazu barruan daramazun magia” lehiaketaren bosgarren edizioa biltzen ditu. Ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2ra arteko epea izango dute, izena emateko eta euren bideoak www.kulturabarrutik.eus/magia helbidera bidaltzeko.

Imanol Ituiñok Otxarkoagako Udaltegian eskainiko duen magia hastapen ikastaroa, magiaren artea hobeto ezagutzeko interesa duten 16 urtetik gorako guztiei dago zuzenduta. 16 orduko iraupena izango du, maiatzeko astelehen eta asteazkenetan –7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean– eskainiko da, arratsaldeko 19:30etik 21:30era, eta bertan, Imanol Ituiñok, ilusionismoaren oinarrizko printzipioak eskainiko dizkie bertaratutakoei, partaideek kartekin, sokekin eta bestelako materialekin jolasak egiten ikas dezaten. Ikastaroak 25 euroko prezioa izango du.

Imanol Ituiño ilusionismoaren promesa gaztea da, “hurbileko magia” espezialitatean gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari dena. Modalitate hori ikus-entzuleengandik gertu egiten da, jende gutxiren aurrean, jolas interaktiboekin. 29 urte dituen Imanolek hainbat lehiaketa irabazi ditu. Horrela, 2008an, Almussafesen (Valentzia) egin zen nazioarteko hurbileko magia lehiaketa irabazi zuen, eta 2014an, Cacereseko Magia Kongresu Nazionalean Aretoko Magia Sari Nazionaleko bigarren saria lortu zuen. Irakaslea izateaz gain, ohikoa da lehiaketetan eta kongresuetan ikustea. Leku horietan espezialista handienekin aritu da. Beste alde batetik, magia mintegia Mohamed Alik eskainiko du, eta ilusionistei eta arte eszenikoekin erlazionatutako pertsonei dago zuzenduta. Ikastaro honetan, soinu eta argiztapen alorretan teknikariekin modu egokian komunikatu ahal izateko oinarrizko gauzak ikasiko dira, eta baita baliabideak ikuskizunaren alde zelan manipulatu eta baliatu ere. Mintegiak 9 orduko iraupena izango du, eta maiatzaren 14an, 21ean eta 28an eskainiko da, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara Harrobia Eskenan, Bilbo-Otxarkoagako Eszena Ekoizpeneko Berrikuntza Zentroan. 25 euroko prezioa izango du jende guztiarentzat, eta 20 eurokoa BilbaoEszenako erabiltzaileentzat eta Artekaleko bazkideentzat.

V. MAGIA LEHIAKETA

Magia Topaketek Amateur mailako Magia Lehiaketa antolatuko dute bosgarren urtez jarraian. “Atera ezazu barruan daramazun magia” goiburua eramango du, eta profesional izan barik, eszenatoki baten gainean magia efektu edo trukoren bat egiteko adina ezagutza eta praktika duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik.eus/magia helbidera. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea apirilaren 17tik maiatzaren 2ra bitartekoa izango da.

Aukeratutakoek, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, egingo den ekitaldian hartuko dute parte. Bertan hiru sari emango zaizkie partaide hoberenei. Irabazleak, 300 euroko balioa izango duen erosketa balea eramateaz gain, 2019ko Magia Topaketetan parte hartzeko aukera ere irabaziko du. Bigarrenak eta hirugarrenak, 200 eta 100 euroko, hurrenez hurren, balioa duen magia materiala eta akreditazio diploma jasoko dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120