Iritzia

Paseo bat

Pako Aristi - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 11:50etan eguneratua

Pako Aristi

(Javier Colmenero)

Galería Noticia

Pako Aristi

Idazle batentzatpaseatzea, nekazaribatentzat lurraprestatzea bezalakoada, haziaerein, eta denborarenburuan emaitzakjasotzekoprest egotea

KONTURATUA nago asko paseatzen dugun jendeak susmoa pizten dugula, zurrumurruak hedatzen direla: Nor ote da hori, langabezian ote dago, emazteak utzi egin ote du… Normalean hiru hipotesi zabaltzen dira: langabezian zaudela, depresioa duzula, edo alferra zarela. Gainera idazlea baldin bazara, enteratzen badira, azken hipotesi hori nagusituko da, zalantzarik gabe.

Entzun ditut maiz gaiari buruzko esapideak tabernan, ni ahotan harturik: “Hori jubilatu, inoiz lanik egin al du, ba?”. Edo: “Oporrak, lanik egin gabe?”. Bromatan esanak dira, noski, baina ahoskeraren tonuagatik halako herra bat, nimiñoa bada ere, antzemateko moduan esanak. Argitu behar izaten dut nirea ez dela lan fisikoa, norbait nola ari den egiten ikus daitekeenetakoa, baizik eta intelektuala, etxeko ordenagailuan ordu asko eskatzen dituena, hor daudela, frogatzat, nire testuak han eta hemen, liburu forman edo zutabe forman. Baina ez dakit inor konbentzitzen dudan. Hain gutxi irakurtzen du jendeak, eta hain gutxi baloratzen irakurtzen duen apurra! Igual uste dute testu hau berau bost minututan egin daitekeela!

Maiz oroitzen naiz Ekialdeko tradizioan dagoen istorio batekin. Ez du izenik, baina Idazlea eta nekazaria dei geniezaiokeen. Eguzkia nola sartzen den ikusten ari da pasealaria, eta nekazari bat hurbiltzen zaio. “Zeri begira zaude?”. “Edertasun honi, miragarria da”. Geroztik nekazaria arratsaldero joaten da muinora, edertasun delako hori kausituko ote duen. Eguzkia ikusten du, lainoak, arbolak, baina… Hori guztia ez zaio bereziki eder;bere eguneroko paisaia da. Egun batean idazlea aurkitzen du berriro. “Non dago zuk diozun edertasun hori?”. Idazleak besoak zabaltzen ditu, harentzat ebidentea dena esateko: “Edertasuna ez da gauza bat. Edertasuna da gauzak begiratzeko modu bat. Hau guztia, adibidez. Edertasuna, gauzak bihotzaren begiekin ikustea da”. Nekazaria etxera itzultzen da burumakur.

Bertsio honetan idazlea pertsona jantzia agertzen da, jasoa, ikusten du nekazariak ezin duen zerbait;hori bai, ez du kolpe zorririk jotzen. Nekazariak ereindako berdura jango du iluntzean. Baina istorioari testuingurua aldatzen badiogu, guztiz aldatzen da bere esanahia. Sistema kapitalistaren arauetan kokatzen badugu, klase borroka nabarmena ikusiko dugu bi pertsonaien artean. Herra piztuko dio nekazariari idazlearen gorentasunak. Bere lurretan dabil, ziazerbarik zapaldu ez badu, gaitz erdi. Ez du lurra ereiteko makurtu beharrik, arropa txukunekin ageri da, eta bi apunte jaso ondoren beste kezka barik doa paseoan. Esku leunak ditu, adats garbia, eta nekazariak arraposturik kontrajarri ezin dion lezio bat eman dio berak.

Esku-lanaren eta buru-lanaren arteko tentsioa nabarmentzen da gure gizarte hiper-materialista honetan. Esku-langilearen mendeku gogoa gauzatzeko modu bat bilakatzen dira zurrumurruak eta esamesak. Eta lana sakralizatua daukan herrian, zein irainik handiena, norbaiti alferra deitzea baino? Inor ez da, ordea, inor baino gehiago.

Eta idazle batentzat paseatzea, nekazariarentzat lurra prestatzea bezalakoa da, hazia erein, eta denboraren buruan emaitzak jasotzeko prest egotea. Poema hori, gero kantu samur bihurtuko dena, ideia hori, telesail dibertigarri izango dena, hitz joko bat, ipuin bat, nekazariaren (eta edozeinen) bizitza animatuko eta edertuko duten fruituak dira, paseo batean ernaltzen direnak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120