Zirrikituetatik begira

Perfektua izateko

Juanra. Madariaga - Domingo, 15 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

LO egin. Ez eman aholkurik. Zaindu zure hortzak eta hortzoiak. Ez izan beldurrik zure kontrolpean ez dagoenaz. Atsegina izan, eta horrek zoriontsu egingo zaitu. Dena desiratu, eta ez itxaron ezer. Lehenengoz jagon zure etxetik hurbil dauden gauzak;ordenatu zure gela mundua salbatu baino lehen, eta gero mundua salbatu. Begiratu zuhaitz bat. Izan zaitez eszeptiko iritzi ororekin, baina topatu balioren bat guztietan. Ez hitz egin arinegi. Ikasi zerbait egunero. Atsegina izan zaitez besteekin eurek txarto portatzeko abagunea izan baino lehen. Ez haserretu aste betez, baina ez ahaztu zerk sumindu zintuen. Izan ezazu zure amorrua eskura, eta begiraiozu kristalezko bola balitz bezala. Gero, zure kristalezko bolen bildumari gehitu. Bizi animalia baten moduan. Ez zaitez luzaroan egon jende talde handiekin. Lagun-tza behar baduzu, eskatu. Zure alde zerbait egiten duenari erakuts iezaiozu zure estimua. Zurezko objektuak erabili eta ez plastikoak edota metalak. Begiratu hantxe dagoen txoria. Lasaitu. Espirituala denaz hausnartu, eta gero nahi baduzu joan zaitez harago. Ez zaitez oso autokritikoa eta oso autokonplazientea izan. Garbitu zure leihoak. Erein zerbait. Zure plazer txikiez gozatu, mamurtzekoaz, zure bizkarrean behera doan ur beroaz, haize fin freskoaz, loak hartzeaz. Atzamarra erretzen baduzu ur hotzetan sartu berehala;mailuarekin kolpatzen baduzu altxa ezazu;harrituko zara hotzaren edota grabitatearen botere sendagarriaz. Krisialdi batean lasaitu zaitez. Egoera zenbat eta kritikoagoa izan, orduan eta lasaiago egon. Lantzean behin egin negar, baina bakarrik zaudenean. Gogoratu edertasuna existitzen dela, eta egia ez. Ez zoratu, denbora galtzea da. Irakurri eta berrirakurri liburu handiak. Irakurri egunkaria urtean behin baino ez. Izan zaitez oso atsegina kanpotarrekin. Itzal-antzerkia ikustera joan eta pertsonaia horietako bat zeu zarela imajinatu. Bizitza maitatu, eta bere esentziaz jabetu, ahal baduzu. Eta Ron Padgett idazlearen hau bezalako poemak irakurri.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120