IX edizioa

Gaztezulo Bideo Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 25an bukatuko da

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 16:27etan eguneratua

Gaztezulo Bideo Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 25a arte irekita dagoVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

Gaztezulo Bideo Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 25a arte irekita dagoReproducirGaztezulo Bideo Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 25a arte irekita dago

BILBO. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren bederatzigarren edizioa abian da, eta lanak maiatzaren 25era bitartean aurkez daitezke. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den ekitaldian banatuko ditu sariak.

Lehiaketaren arduradunek jakinarazi dutenez, bideoak on line bidalketa sistema baten bidez bidali behar dira gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera, hau da, tori.eus edo wetransfer.com sistemak erabiliz.

Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez.

Jasotako bideoak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webgunean argitaratzen joango dira. Modu honetan, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago izango da.

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu, kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. 2018ko edizioan, Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute epaimahaia.

Bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du, eta bigarren bideo onenaren egileak 300 eurokoa. Ikusleen Sariari dagokionez, gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12.00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120