Apirilaren 18an Museoetan eta enklabeetan

Jarduera bereziak Monumentuen eta Leku Historikoen Eguna ospatzeko

2018ko efemeridea ospatzeko jarduera guztien lelo nagusia “Ondarea gure belaunaldientzat” da

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 11:00etan eguneratua

Comienzan las visitas guiadas al Bosque de Oma

Bosque de Oma

Galería Noticia

Comienzan las visitas guiadas al Bosque de Oma

Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, apirilaren 18an, gure ondarea zaintzeko eta ondare horri balorea emateko mundu osoko herrialdeek antolatzen duten ekimen kulturala. Sorkuntza sustatzeko eran erabiliko dira sare sozialak proposamen guztietarako, izan ere, edizio honetan asmoa ezagutzaren belaunaldien arteko transferentziari eta gazteriaren aitzindaritzari garrantzia ematea da. #heritage4generations hashtagarekin

Bizkaiak, aurtengo edizioan ere, apiril osoan zehar foru museoetan eta enklabeetan jarduera bereziak antolatuta egiten du bat  ekimen honekin.

Horrela, apirilaren 21ean, larunbatean, Santimamiñeko kobaren aztarnategi arkeologikoaren eta Omako basoaren bisitaldi gidatuak antolatu dira, 10:00etatik 14:00etara. Kontuan hartuta plazak mugatuta daudela derrigorrezkoa da aurrez inskripzioa egitea. Informazio gehiago: 944651657 - santimamine@bizkaia.eus.

Aldi berean, arkeologiaren arloan sakondu nahi duenarentzat aukera egongo da ibilbide arkeologikoa egiteko Artxanda basoan zehar;jarduera hau larunbatean izango da, apirilaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara,  eta Arkeologi Museoak antolatuta dago.  Jardueraren prezioa 8 € da eta horren barruan sartzen dira autobusa, Arkeologi Museoko sarrera eta bisitaldi gidatua. Kasu honetan ere nahitaezkoa da apirilaren 17a aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 94 404 09 90.

Egun horretan bertan Muñatones Gazteluan argazkilaritzako umeentzako eta gazteentzako tailer bat antolatuko da Xabier Armendarizekin, 11:00etatik 13:30etara, helduen laguntza izango duten 11 eta 15 urte arteko gazteentzat. Erreserbak eta informazioa 629 27 15 16 telefono zenbakian edo email honetan: info@elpobal.com.

Halaber, apirilaren 22an, igandean, bi bisitaldi gidatu programatu dira Muñatones gaztelua ezagutu ahal izateko, 10:30etan eta 12:00etan. Derrigorrezkoa da aurrez inskribatzea.

La Encartada fabrika-museoak ibilbide bat antolatu du igandean, apirilaren 22an, Museoa, hirigune historiko-monumentala eta Balmasedako gaztelua ezagutzera emateko. Jarduera de 9:30etatik 14:30etara egingo da.

Bilboraino hurbilduko direnek aukera izango dute San Nikolas elizaren aurretik abiatuko den autobusean plaza bat erreserbatzeko. Jardueraren prezioa 8 € da eta horren barruan sartzen dira  autobusa,  bisitak eta gida. Plazak mugatuta daude eta, beraz, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 946.800.778.

Apirilaren 28an, igandean, Barbadun ibaiko burdinolen eta erroten ibilbidea egingo da;jarduera era guztietako jendearentzat da eta 10:30etatik  13:30etara burutuko da El Pobaletik  (Muskiz) abiatuta, La Ollako multzo ikusgarria eta eskualdean aktibo dagoen azken errota bisitatuz eta, azkenik, Galdamesko mahastietan egiten den aparteko txakolina dastatuz. Erreserbak 629 27 15 16 telefonoan edo info@elpobal.com helbidean egin behar dira.

Amaitzeko, La Encartada fabrika-museoak eta El Pobaleko burdinolak, biek elkarrekin, ondare industriala ezagutzeko txangoa antolatu dute Iparraldera eta Béarn Pyrénées-era astelehenerako, apirilaren 30erako, toki horietan  euskal ehunak egiteko Ona Tiss (Donapaleu) lantegia eta Salies-de-Béarn-eko gatzaga ezagutu ahal izateko. Bidaia 08:30etatik aterako da, Bilbotik, eta iluntzeko 20:40etan itzuliko da. Txangoaren prezioa 50 € da pertsona bakoitzeko  eta horren barruan sartzen dira autobusa, bisitak eta eguneko bazkaria. Erreserbak eta informazioa: 629 27 15 16 - info@elpobal.com.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120