Euskaldunen istorioak

Humboldt eta euskaldunak Aspaldiko eta urrutiko baten gaurkotasunaz

Duela 200 urte pasatxo Humboldtek eginiko hausnarketak baliagarriak izan daitezke egungo galdera askori erantzuna emateko

Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:00etan eguneratua

Wilhelm von Humboldten omenezko oroigarri hau Gernikan aurkitzen da.

Wilhelm von Humboldten omenezko oroigarri hau Gernikan aurkitzen da.

Galería Noticia

Wilhelm von Humboldten omenezko oroigarri hau Gernikan aurkitzen da.Prusiako Gobernuan hezkuntzako gaien arduradun izanik, bada, Wilhelm von Humboldt-ek Berlingo lehen unibertsitatea sortarazi zuen 1809an. Gaur egun bere izena darama: Humboldt-Universität zu Berlin.Iñaki Zabaletaren liburuaren portada.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

IDeia klasikoak dira: bata, historiari erreparatu behar diogu non gauden ikusteko eta nora goazen irudikatzeko;bestea, kanpoko batek gutaz esandakoak, askotan, geure burua hobeto ulertzen lagun-tzen digu. Eta klasikoak zerbaitegatik dira klasiko. Nazioaren inguruko galderak etengabeak bezain eztabaidatuak dira gure artean -horren lekuko dauzkagu egunkariak, irratiak eta telebistak-‒ eta honek bakarrik erakusten du gaia bera, guretzat ez ezik, orohar ere garrantzitsua dela. Modu askotan formulatu ditzakegu horiek: ba al dago euskal naziorik?, nortzuk osatzen dute euskal nazioa? edo berdina al da euskaldun eta vasco izatea? Korapilo askoko galderak dira eta, arazoaren parte izanik, guri ere kosta egiten zaigu garbi pentsatzea. Honengatik guztiagatik, hala, uste baino argigarriagoa izan daiteke duela 200 urte pasatxo gure artean egon zen Wilhelm von Humboldt prusiarrari so egitea eta berak orduan Euskal Herria nola ikusi zuen gogora ekartzea.

Nahiko ezaguna da Humboldtek birritan bisitatu zituela euskaldunak ‒-1799an eta bereziki 1801ean-‒ eta horien inguruko oharpenak eta hausnarketak bere egunkari, eskutitz eta kontakizunetan bildu zituela: baina zergatik etorri zen Euskal Herrira? Funtsezko galdera honi modu egokian erantzuteko bere egitasmo humanistikoa begiztatu behar dugu, hots, berak urte batzuk lehenago jada idatzita zuen eta bere pentsamendu guztiaren oinarrian dagoen antropologia konparatua. Humboldtek garbi du, hemen adierazi bezala, gizakia ez dela entelekia abstraktu bat, baizik eta soilik gizabanako ezberdinetan dela erreala eta, hortaz, ikerketa antropologikoak giza aniztasuna zuzenean ezagutu eta konparatiboki aztertu behar duela. Baina gizabanakoak ez dira irla isolatuak, aldiz, horiek euren erreferentziazko taldeekiko erlazioan osatzen dute euren izaera eta, honengatik, nazioak edo herriak ere haren antropologia konparatuaren funtsezko aztergai bihurtzen dira. Hemendik abiatuta ulertu behar da, egiaz, Euskal Herrira etortzeko Humboldtek duen interesa: euskaldunek bere ikerketen “objektu oso interesgarri bat” osatzen dute, zehazki, berak ‒-iparraldekoak eta hegoaldekoak bilduz-‒ Vasken dei-tzen dituen horiek.

Euskal Herrira etortzearen helburua, eta bereziki 1801eko bidaiari dagokionez, mugaren bi aldeetako euskal probintzia denak bisitatzea da eta, modu oso berezian, euskal hizkuntzari buruzko materiala biltzea. Aipatutako bisitak, zinez, ez dira inolaz ere turistikoak edo kuriositate hutsak eragindakoak, aitzitik, Humboldt landa-lan bat egitera dator, zehazki, euskaldunak euren ingurune naturalean eta euren eguneroko bizimoduan ezagutzera. Honenbestez, adibidez, hainbat deskribapen fisionomiko eskaintzen dizkigu ‒-horien erabilgarritasun zientifikoa garbi zedarrituz-‒ bere ustez garran-tzitsua delako, nola edo hala, euskal biztanleen espresioa eta euskal lurren morfologia erlazioan kontsideratzea. Esanguratsuagoa da, bestela, Humboldtek euskaldunen herri-kulturaz ‒-horien bizitza sozialaz eta ez produkzio akademikoaz-‒ jasotzen duena eta, zentzu honetan, azpimarra-tzekoa da berak honetan bat egiten duela Herderren hausnarketa historikoekin. Berari, zehazki, euskaraz bizi den jendea interesatzen zaio ‒ -horregatik hobesten ditu nekazal-guneak non “nazioaren muina” aurkitzen duen-‒ eta euskal jende horren talde izaera ulertu nahian pilota eta dantza bezalako espresio kulturalei erreparatzen die.

Euskal bidaien inguruko Humboldten oharren artean aparteko garrantzia dute bertakoen antolaketa politikoari buruzkoek eta, egiaz, interes berezi hau bat dator berak orohar ‒-eta baita pertsonalki ere‒- politikari esleitzen dion ardura humanistikoarekin. Hasteko, bada, harrituta ikusten du nola euskaldunek ‒-euren singulartasunari eutsiz-‒ ongizate oparoa eta ilustrazio herrikoia ekarri dituen sistema propio bat duten eta, honekin batera, Euskal Foruak “nazioaren egiazko legedi” gisa ezaugarritzen ditu. Zehatz aztertzen ditu Humboldtek ere Batzar Nagusiak eta, orobat, oso positiboki baloratzen du udalerriek horietan parte hartzeko duten modu demokratikoa eta, hainbat alderaketen ondoren, espresuki mintzo da kasurako “nekazarien konstituzio aske” batez. Baina berak ere, egiaz, arriskuan ikusten du euskal erakunde politikoen biziraupena: iparraldean desagertu dira jada frantziar iraultzaren ondorioz, eta hegoaldekoei dagokienez tentazio zentralizatzaile gehitxo antzematen du Madrilen. Humboldtek, dena dela, garbi antzematen du euskal erakunde politikoen balore antropologikoa, hain zuzen, horiei esker euskaldunek aukera izan baitute euren identitate nazionala gordetzeko eta modu propio batean garatzeko.

Bere bidaietan, esan bezala, Humboldtek euskarari buruzko informazioa biltzen du ‒-hurrengo hogei urteetan landuko duena‒- baina horren guztiaren eragina haratago doa eta, orokorrean, zera galdetu dezakegu: zer ikasi du Euskal Herrian? Bere interpreteek, gehienek, inflexio puntu baten moduan ulertzen dute 1801eko euskal bidaia, hain zuzen, horren ondorioz berak orientazio berri bat ematen diolako ordura arteko bere antropologiari, zehazki, orientazio linguistiko bat. Humboldtek, finean, hizkuntzaren esperientzia berri bat du hemen, hots, “herriaren ahoan” bizirik dagoen euskararena, eta honek chip aldaketa moduko bat eragiten du berarengan: hizkuntzaren garrantzia, lehenik, antropologikoa da, eta soilik ondoren literarioa, zientifikoa edo filosofikoa. Gizakia eta hizkuntza ez dira berdinak baina elkarri lotuta daude -giza taldeak eta hizkuntza historikoak bezalaxe‒- eta hortaz elkarreraginean garatu beharko dira antropologia konparatua eta linguistika konparatua. Honenbestez, eta hil artean, Humboldtek hizkuntzaren teoria zabal bat osatzen du, non ‒ -garrantzi handieneko hainbat kuestio hertsiki linguistiko jorratzeaz gain‒- beraren alde filosofiko eta antropologiko ezberdinak sakon kontsidera-tzen dituen. Bidaien ondorengo bere euskal ikerketei zuzenean erreparatuz gero, bada, bereziki aipatu behar da “euskal hizkuntza eta nazioari buruzko” egitasmo monografikoa, zein berak 1802an jada proiektatu zuen baina 1812ra arte zehazten eta argitaratzen ez duen. Hona hemen Humboldten helburua: euskaldunak nazio gisa irudikatzea, alegia, ikusitakotik abiatuz eta konparazioan oinarrituz ‒-eta egiaz ustezko euskal esen-tzia bat kontzeptualki finkatzetik urrun-‒ horien talde singulartasuna ezaugarritzea. Kontua da, orohar, berak monografia hori gizadiaren historia ez politikoari baizik eta naturalari buruzko ikerketen baitan koka-tzen duela, hain zuzen, euskal nazioa ‒-bestelakoak bezalaxe-‒ estatuen aurretiko giza errealitate kolektibo bat delako. Azpimarratzekoa da, bestela, Humboldtek horretan funtsezko papera aitortzen diola hizkuntzari ‒ -horren inguruan biratzen du euskal nazioaren bere karakterizazioak-‒ eta honek agerian uzten du berak nazioa orohar hizkuntza-komunitate gisa ulertzen duela. Euskal monografiak, baina, ez zuen bukaerarik ezagutu aurreikusitako moduan ‒-gogora dezagun bere euskal ikerketek bat egiten dutela denboran bere jarduera politiko ugariekin-‒ baina zorionez horren inguruko lan asko utzi dizkigu.

Horien artean euskarari berari buruzko Humboldten saiakerak nabarmentzen dira ‒-hizkuntzaren filosofia antropologikoak, bere ustez, ikerketa hertsiki linguistikoa behar du-‒ eta gutxienez horien lagin bat 1817an argitaratzen du. Gogora ditzagun bi kontu adibide moduan. Lexikoa ikertzerakoan, batetik, adierazgarria da ikustea ze garrantzitsua iruditzen zaion euskal hitzak abiapuntu gisa hartuko dituen hiztegi bat osatzea ‒ -“Larramendi berri bat”‒- honela bakarrik izango baita posible euskararen barne egitura organikoa antzematea. Gramatikari dagokionez, bestetik, Humboldtek arreta handiz aztertzen du euskal perpausaren joskera ‒-eta horren baitan izena eta aditza era berezian‒- Astarloari jarraituz bere helburua “arau orokor eta sinpleak” aurkitzea delarik. Baina bere analisi lexikal eta gramatikal hauek ez dira soilik esangura-tsuak euskalaritzari begira -‒horretan ere, jakina, dena ez da aktuala-‒ horiek garrantzitsuak dira halaber ikerketa linguistikoaren printzipio orokorrak zehazten laguntzen diotelako. Labur-labur, eta azkenik, erantsi dezagun honakoa: politika utzi ondoren Humboldtek berriro heltzen die euskal ikerketei eta, zehazki, 1821ean argitaratzen du aspaldiko euskoiberismoarekin loturiko bere ikerketa historiko-linguistiko ezaguna.

Humboldt aspaldikoa da, bai, eta alde honetatik ezinezkoa da berak esandako guztia gaurko Euskal Herrira zuzenean ekartzea, badakigu, baina gizakia uste baino askoz ere errepikakorragoa da: ez gara hain ezberdinak. Bere ikerketen ondorioz, adibidez, elkarri hestu lotuta sumatzen ditu gizakiaren izaera linguistikoa eta beraren dimentsio nazionala eta, egiaz, gaur ere hizkuntzak ‒-elementu bateratzaile gisa‒- identitate kolektiboaren osaketan duen papera ezin dugu bazter utzi. Hark, bestela, tinko dihardu politikaren oinarri antropologikoaz ‒ -giza aniztasuna benetan baloratuz-‒ edota beraren ardura humanistikoaz ‒-giza formazioa prozesu indibidual eta kolektibo gisa ulertuz‒- eta printzipio horiek balekoak izaten darraite. Horrelakoak dira, bada, gaurko euskal mundutxoan ere Humboldtekin batera berriro pentsatzea merezi dutenak, preseski, innobazioa hainbeste baloratzen den garaietan, bereziki, garran-tzitsua delako ez ahaztea gizakiari ezin zaiola eskatu gizaki ez izatea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Historias de los vascos

ir a Historias de los vascos »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120