maiatzaren 11an itxiko da

Errenteriako Atlantikaldiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea ireki du

Jaialdia "Itsas Korrontea" lelopean ospatuko da, irailaren 20tik 23ra bitartean

EP - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 18:31etan eguneratua

Errenteriako Atlantikaldiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea ireki du.

Errenteriako Atlantikaldiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea ireki du.

Galería Noticia

Errenteriako Atlantikaldiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea ireki du.

Errenteriako Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du, eta herritar zein eragileek maiatzaren 11ra arte bidali ahal izango dituzte. Jaialdia irailaren 20tik 23ra bitartean ospatuko da, "Itsas Korrontea" lelopean.

DONOSTIA. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eragileen proposamenek elikatzen dute Atlantikaldia jaialdiaren programazioa. "Errenteriarrek ematen diote nortasuna jaialdiari, eta haien parte hartzea sustatu nahian, aurreko edizioetan bezala, Errenteriako Udalak herritarren proposamenekin osatu eta aberastu nahi du jaialdia", azaldu dute.

Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak kontuan izango du urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea, parte hartzea sustatzea, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea, itsasoa ardatz hartuta sortutako ekimena izatea eta kalea topagune izatea.

Esan bezala, proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik. Dokumentazioa on line aurkeztu behar da, webgunean dagoen eskaera formularioaren bitartez: atlantikaldia.errenteria.eus/proposamen-bidalketa. Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, antolakuntza batzordea igorlearekin jarriko da harremanetan maiatzaren 9tik ekainaren 9ra bitartean.

Bestalde, jaialdiaren antolatzaileek gogoratu dute aurtengo edizioaren leloa "Itsas Korrontea" izango dela. "Itsas korronteak izan ziren munduarekin konektatu gintuztenak, eta, munduarekin dugun loturak inoiz baino handiagoa dirudienean, konexio hau inoiz baino azalekoagoa da. Atlantikaldiak bere ekarpena egin nahi du zentzu honetan, herri ezberdinetako pertsonen, kulturen eta ohituren arteko harremana sendotuz", azaldu dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120