DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Borboiak...

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 14 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

Ohoinak! (barkatu, baina lapurrak ez dator errimara);Altsasukoak, justizia!;Jo soc CDR!;Sutara Felipe IV!;eta abar. Espainiako Erresuma honetan inkriminazioa da bide bakarra;ez pentsa, hala moduzko iraultzaren bat lortzeko denik, ez, iraina egiteko eskubidea, adierazpen askatasuna, erreferendumak egiteko ahalmena, protesta zibilak antolatzeko eskubidea bermatzeko baizik ez da.

Kalera atera beharko ginateke eta Auzitegi Nazionalarendako delitu bilakaturiko ekintza horiek egiten gure buruak grabatu eta zorioneko sare sozialetan eskegi beharko genituzke, ia, horrela, denon kasuen karpetak hautsak har-tzen urteak eta urteak ematen dituzten bitartean, absurdoaren-absurdoz, egoerak lehertzen duen.

Dena da terrorismoa salbu eta gauzaren bat. Espainiako estatuak beti behar izan ditu etsaiak izan dadin, garai ba-tzuetan kanpoan bilatu zituen, eta gero barruan. Hortik Guda Zibila, hortik, aldra separatista, gorri franmasoiak, hortik baskoak eta ETA, eta orain ETArik ez dagoela katalan independentistak, raperoak eta aurretik pasatzen den beste edozein. Dena bere burua badela ziurtatzeko.

Manifestu bat egiteko gogoa dut, baina nori axola litzaioke lehendik ere terroristak izan diren idazle eta artista euskaldun-baskoek sinaturiko manifestu bat. Horregatik iruditzen zait lotsaga rria Espainiako idazle disidenteen anomia eta axolagabezia. Non dago Almudena Grandes orain? Non dago Juan Marsé? Non dago Isabel Coixet? Non daude Fermin Muguruzari txistu egin zioten haiek? Izan ere, oraingoan ez dago bortxakeriarik.

Iranen emakumeek inkriminazio kanpaina bat egiten ari dira. Beren buruei argazkiak egiten dizkiete hijabik gabe, eraman beharrari aurre eginez horrela. 50tik gora atxilotu dituzte. Fiskal Buruak Jafar Montazerik protesta “haurkeriatzat” jo du, “emozionalegia” omen da eta “kanpotik bideratua”.

Luis Bará BNGko diputatuak Felipe IV.aren argazki bat hautsi du gertatzen ari dena salatzeko, ez bereziki, esan du, horrelakoak egitea gustatzen zaiolako. Ez dute epaituko Estrasburgok horrelakoak ezin direla auziperatu ebatzi duelako. Oi Estrasburgo, zein urrun zauden!

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120