Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Euskaraldia egitasmoa ezagutarazteko hitzaldi bat antolatu du Barakaldoko Udalak

Hitzaldia Barakaldoko Antzokian izango da, apirilaren 19an, 19:00etan

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 18:44etan eguneratua

Imagen de familia de los firmantes de la iniciativa Euskaraldia.

Euskaraldia. (Foto: Borja Guerrero)

Galería Noticia

Imagen de familia de los firmantes de la iniciativa Euskaraldia.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimen honek euskara protagonistatzat izango dituen 11 egun antolatuko ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hitzaldia apirilaren 19an, Barakaldoko Antzokian izango da 19:00etan, hain zuzen.

BILBO. Barakaldok bat egiten du Euskaraldiaren ospakizunarekin. Euskadiko beste udalerri batzuek bezala, Barakaldok ere aurten euskararen erabilera 11 egun jarraituetan bultzatuko du. Eta xede hori iristeko, Udalak ekimen berritzailea ezagutarazteko hitzaldi bat antolatu du herritarren lankidetza eta parte-hartzea lortzeko. Ekimena Eusko Jaurlaritzak sustatu du kultura euskaraz bizi eta kaleetan ere euskararen erabilera sustatzeko xedez.

Hitzaldia datorren ostegunean, apirilak 19, egingo da Barakaldo Antzokian, 19:00etan. "Euskaraldia egitasmoak euskaraz erlazionatu eta hiriko hizkuntza-ohiturak aldatu, bai eta euskararen erabilera (kalean, saltokietan, etxeetan...) sustatu nahi duten barakaldarren sarea zabaltzea eta indartzea lortu nahi du" azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. "Hori guztia lortzeko, oso garrantzitsua da barakaldarren parte-hartzea, zeren eta euskara bultzatzeko ekimenean zenbat eta gehiagok parte hartu, orduan eta errazago izango baita" zehaztu du.

Euskaraldian parte hartzeko nahikoa da "16 urtetik gorakoa eta parte hartzeko gogoa izatea".

Egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko, bai eta ekimenean nola parte hartu ere, Udalak herritar guztientzako aurkezpena egingo du Barakaldo Antzokiko bi gelan. "Gure helburua hirian modu aktiboan eta positiboan euskara aktibatu eta bultzatzeko lanean ahalik eta jende gehien elkartzea da, beraz, apirilaren 19ko hitzaldira lagunak, senitartekoak edo auzokideak ere gonbida ditzakegu" esanez amaitu du Canterok.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120