Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean

Enplegu Publikoaren Eskaintzako lehen plazetarako deialdia egin du Aldundiak

33 plaza dira: erizainaren (EUD) 26 plaza eta gizarte-langilearen 7 plaza

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 18:26etan eguneratua

La diputada de Acción Social, Isabel Sánchez Robles, explicó ayer en el pleno la protección al menor.

La diputada de Acción Social, Isabel Sánchez Robles, explicó ayer en el pleno la protección al menor. (Foto: Borja Guerrero)

Galería Noticia

La diputada de Acción Social, Isabel Sánchez Robles, explicó ayer en el pleno la protección al menor.

Hain zuzen, 33 plaza dira: erizainaren (EUD) 26 plaza eta gizarte-langilearen 7 plaza. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko zerbitzu eta atal guztietako plantillak egonkortu eta finkatzea eta bitartekotasuna murriztea, zerbitzu publikoaren kudeaketa bermatzeko da helburua.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak onartu du Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean (GUFE) 2016 eta 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako lehen 33 plazen deialdia. Plaza horiek honela daude banatuta: 26 plaza erizainarenak (EUD) dira, eta 7 gizarte-langilearenak. Haietatik 3 plaza (eskaintzako plaza guztien % 7) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat dira.

Oinarri berezietan adierazten denez, erizainaren plazen kasuan beharrezkoa da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako erizaintzako diplomatura edo gradua edo titulazio baliokidea izatea. 21 plaza eskaintze librekoak dira, eta 5 barne-sustapenekoak, banaketa honen arabera:

‒ Barne-sustapeneko txanda: hiru (3) plaza, derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta plaza bat (1) derrigorrezkoa ez den III. hizkuntza-eskakizuna duena.

‒ Desgaitasuna dutenentzako barne-sustapeneko txanda: plaza bat (1), derrigorrezkoa den III. hizkuntza-eskakizuna duena.

‒ Txanda askea: hemeretzi (19) plaza, derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta plaza bat (1) derrigorrezkoa ez den III. hizkuntza-eskakizuna duena.

‒ Desgaitasuna dutenentzako txanda askea: plaza bat (1), derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna duena.

Gizarte-langilearen plazen kasuan, beharrezkoa da Gizarte Langintzako diplomatura edo gradua edo titulazio baliokidea izatea. Plaza hauetarako ere beharrezkoa da III. hizkuntza-eskakizuna edukitzea, banaketa honen arabera:

‒ Barne-sustapen arrunteko txanda: bi (2) plaza, derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta plaza bat (1) derrigorrezkoa ez den III. hizkuntza-eskakizuna duena.

‒ Txanda askea: hiru (3) plaza, derrigorrezko III. hizkuntz eskakizuna dutenak.

‒ Desgaitasuna dutenentzako txanda askea: plaza bat (1), derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna duena.

Deialdi honen oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kontsultatu ahal izango dira, behin onartu ondoren.

GUFEren historiako EPErik handiena

Deitutako lehen 33 plaza hauek Aldundiak GUFEren historian onartutako enplegu publikoaren eskaintzarik handieneko lehen faseari dagozkio. Izan ere, 2016 eta 2017ko enplegu publikoaren eskaintzetan, guztira, 187 plaza aterako dira.

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak adierazi duenez, era honetan Bizkaiko Foru Aldundiak mantendu egiten du bere egitura indartzeko eginiko apustua. Kasu honetan, Gizarte Ekintza Sailaren mendeko foru erakundearen egitura. Gainera, azpimarratu duenez,eskaintzak, lanaren ikuspegitik, aukera emango du plantilla egonkortzeko, bitarteko langile gutxiago egoteko eta kalitateko enplegu publiko iraunkorra bermatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, 2018a amaitu baino lehen deialdiko bigarren fasea onartuko da, non osasun laguntzailearen ehun plaza baino gehiago eskainiko diren. Azken deialdia, berriz, 2019an izango da, eta bertan goi-mailako teknikariaren 2 plaza eta administrarien 25 aterako dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120