DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Pertsonak

Karmele. Jaio - Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

HIRi hau ona al da bizi-tzeko? Lantoki horretan aritzea gomendatuko zenidake? Ez dakit nire seme-alabentzako ikastetxe hori aukeratu ala ez, ona dela uste duzu? Merezi al du bi egunetarako bakarrik Dublinera joatea? Askotan eskatzen diegu besteei iritzia erabaki bat hartu behar dugunean. Besteen esperientzia beti da aberasgarria, baina erabaki guztiak beste baten esperientzia oinarrituta hartzeak arrisku handiak ditu. Ez bakarrik guretzako ondo dagoena beste baten-tzako oso gaizki egon daitekeelako, edo guri gustatu ahal zaiguna beste batek gorrotatu ahal duelako;horrez gain, esperientzia bakoitza bakarra delako eta bereziki, hiri batean, lantokian, eskolan edo edozein lekutan zure inguruan egongo den jendea ezberdina delako. Eta azken batean, jendeak bihurtzen ditu lekuak atsegin ala deseroso, zeru edo infernu.

Horrela ulertzen da nola umeak ikastetxe berean eduki arren, guraso ba-tzuk oso pozik daudela esango dizuten eta beste batzuk kontrakoa. Agian batzuen semeak edo alabak lagun onak aurkitu ditu gelan eta besteak ez;agian irakasle atsegina du batek eta besteak ez… Ikastetxe berean daude, baina jende ezberdinez inguratuta. Dublinera bi egunetarako joatea merezi duela esango dizu entusiasmo handiz Dublinen oso esperientzia polita bizi zuen norbaitek, lagun oso onekin joan zelako eta oso ondo pasatu zutelako, baina egongo da Dublinen gaizki pasatu duenik, seguru aski konpainia desegokiarekin joateagatik. Bati edo besteari galdetu, erantzuna oso ezberdina izango da.

Lantokietan berdin gertatzen da. Lantoki bateko paisaia bertan lan egiten duten pertsonek egiten dute. Bero gehiago eman al dizu lankide on batek bulegoko berogailuak baino. Pertsonek bihurtzen dituzte lekuak atsegin edo deseroso, bero edo hotz. Horregatik da hain mingarria jakitea zure eguneroko paisaian urtetan izan duzun pertsona bat, berogailuak baino bero gehiago eman dizun pertsona bat, ez duzula bertan gehiago aurkituko. Gaur norbaitek nire lantokiaz galdetuz gero, atzo baino leku hotzagoa dela erantzungo nioke, zerbait falta zaiola, pertsona bat. Zorte on Raquel eta urte askotarako.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120