24. edizioa

FANTek 18 film luze eskainiko ditu aurtengo lehiaketan

Fant laburrean sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 11:52etan eguneratua

FANTek 18 film luze eskainiko ditu lehiaketan.

FANTek 18 film luze eskainiko ditu lehiaketan.

Galería Noticia

FANTek 18 film luze eskainiko ditu lehiaketan.

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoaren, FANTen, 24. edizioa martxan dago jada, eta, 18 film luze, bere historiako aukeraketarik handiena, jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarria programatu da aurtengo ediziorako.

BILBO. Zinemaldiak maiatzaren 4an irekiko ditu ateak, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokian, une honetako lan zirraragarrienetakoa den Johannes Roberts zinegile britainiarraren “Los extraños: Cacería nocturna” lanaren premierearekin.

Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Joe Dante zine zuzendariaren presentzia ere izango du. Beste lan batzuen artean “Gremlins” edo “El chip prodigioso” egin dituen zinegileak zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, generoaren barruan ibilbide osoa aintzatesten duen FANTastikoaren Izarra, hain zuzen ere.

Fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria, berriz, duela denbora gutxi “Errementari” (2018) lehenengo lan luzea estreinatu duen Paul Urkijo zinegile gasteiztarrak jasoko du edizio honetan. Bertakoen presentzia garrantzitsua izango da aurten ere, FANT LABURREN sailean 11 euskal film labur ikusi ahal izango baitira.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 24ko programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean. Aurkezpen ekitaldian Nekane Alonso Kultura zinegotziak, Justo Ezenarro Kultur Programazio Zuzendariorde eta FANTeko Zuzendariak eta Eugenio Puerto FANTeko programatzaileak hartu dute parte.

Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Hoberenaren eta Zuzendari Hoberenaren FANT 2018 Sariak eskura ditzaketen 18 filmak –2017an baino bi gehiago eta zinemaldiaren historiako aukeraketarik handiena– lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietako bost Estatu osoan ere lehen aldiz ikusteko aukera izango da: Maurice Haeems zuzendariaren “Chimera” (IND/UAE/AEB, 2018);Guillermo del Torok hurrengo proiektu batean laguntza emango diola iragarri duen unean bere filma aurkeztera Bilbora etorriko den Issa López mexikarraren “Tigers are not Afraid” (MEX, 2017);Rainer Sameten “November” (EST/NETH/POL, 2017);Bilbora bere lana aurkeztera etorriko den Karl R. Hearneren “Touched” (KAN, 2017);eta Mathieu Turi zinegile frantsesaren “Hostile” (FRA, 2017).

Aurten 3.500 euroko saria izango duen Sekzio Ofizialeko Film Labur Hoberenerako lehiatzeko beste lan hauek ere aurkeztuko dira: Euren filma Bilbon aurkeztuko duten Caye Casasen eta Albert Pintoren “Matar a Dios” (SPA, 2017);Barbara Cramptonen, 2017ko FANTastikoaren Izarraren, azken lana den Norbert Kellen “Replace” (GER/KAN, 2017);David Chirchirilloren “Bad Match” (SIN/AEB, 2017): Ryühei Kitamuraren “Downrange” (AEB, 2017);espazioan girotuta eta benetako gertakarietan oinarrituta dagoen Klim Shipenkoren “Salyut 7” (ERRUS, 2017);igaro den zimenaldietan kritika bikainak jaso dituen filma aurkeztera Bilbora etorriko diren Justin Bensonen eta Aaron Moorheaden “The Endless” (AEB, 2017);Sun-ho Choren “A Day” (KOR, 2017);eta Can Evrenolen, 2016ko FANTROBIA Sariaren, azken lana den “Housewife” (TUR, 2017).

Lehiaketara aurkeztuko diren film luzeen zerrenda lan hauek osatuko dute: Lucio Rojasen “Trauma” (TXI, 2017);Joe Lynchen “Mayhem” (AEB, 2017);Coralie Fargeat zuzendariaren “Revenge” (FRA, 2017);bere lana aurkeztera zinemaldira etorriko den Marc Martínezen “Framed” (SPA, 2017);eta Sadrac González – Perellónen “Black Hollow Cage” (SPA, 2017). Emanaldi guztiak jatorrizko hizkuntzan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta horietako bostek euskarazko azpi-tituluak ere eramango dituzte.

Aurreko edizioetan bezala, Sekzio Ofizialeko programazioa, doako sarrera izango duen eskaintza paralelo zabal eta anitzarekin osatuko da, Golem – Alhóndiga aretoetako 2. Aretoan, Panorama Fantastikoa zikloaren barruko azken denboretako lanekin, bitxikeriekin, eta generoko lan klasikoekin, zinemaldia ikus-entzule berriei harik eta gehien zabaltzeko xedez.

Panorama sekzioaren barruan, 2.250 euroko Panorama Fantastikoko Film Luze Hoberenaren saria lortzeko lehiatuko diren sei film ikusi ahal izango ditugu. Lan hauek dira: Andrés Goteiraren “Dhogs” (SPA, 2017), Norberto Ramosen “Call TV” (SPA, 2017), Marcelo Schapcesen “Necronomicón” (ARG/BRA, 2018), Ángel Gonzálezen “Compulsión” (SPA, 2017), Sebastien Landryren eta Laurence Morais-Lagaceren “Game of Death” (KAN/AEB/FRA, 2017) eta Hernán Aguilarren “Madraza” (ARG, 2017).

FILM LABURRAREN ALDEKO APUSTUA

Azken edizioetan gertatu den bezala, film laburrek oso leku garrantzitsua izango dute, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarirekin, Sekzio Ofizialaren barruan, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrentzat. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten –hori da Zinemaldiaren xede nagusietakoa– film laburren alorreko bi sari horiei, beste sari bat gehituko zaie, 1.500 €-koa Panorama Fantastikoa Laburrean saileko Film Labur Hoberenari emango zaiona, eta baita aurreko urteetan ere banatu den eta Euskal Film Labur Hoberenari emango zaion 2.000 euroko saria ere. Horrez gain, Euskal Aktoreen Batasunak emandako sari berria ere banatuko da, Euskal FANT Laburrean Sekzioko Antzezpen hoberena aintzatesteko.

Aurten ere, bi FANT Laburrean saio programatu dira MAIATZAREN 4an eta 5ean, eta horiei Panorama Laburrean jasotzen diren lanak gehitu behar zaizkie. Lehenengoa, euskal lanei zuzenduta egongo da. Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 11 lanak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluekin, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren. Ikusi ahal izango diren film laburrak hauek dira:

  “Aprieta, pero raramente ahoga”, David Pérez Sañudo
  “Contact”, Alessandro Novelli
  “El duelo”, Aritzeder Arregui
  “Ejecutor”, Javier Arriaga
  “June”, Arantza Ibarra Basañez
  “La noche de las sombras”, Aritz Elguezábal Totoricagüena
  “Pink Milk” Laura Silva
  “Revolution (What´s Going on?)”, Two Maniacs (Ernesto Báez, Joshua Duran)
   “Tür”, Ernesto Báez
  “Versus”, Demetrio Elorz
  “Ziren”, Aitzol Saratxaga

FANT Laburrean ataleko gainerako film labur gehienak, Frantziatik, Suediatik eta Estatutik etorritako lan europarrak dira, eta baita Uruguaitik eta Kanadatik bidalitako film labur bana ere. Nazioarteko film laburrak maiatzaren 5ean eskainiko dira, 20:00etako saioan, Azkuna Zentroko Auditorioan.

Ohikoa denez, sariak amaiera ekitaldiaren barruan banatuko dira. Aurten ere Kale Nagusiko BBK Aretoan izango da ekitaldia, MAIATZAREN 11n, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horren barruan, Trevor Stevens zinegile estatubatuarraren “Rock Steady Row” (AEB, 2018) filmaren emanaldi berezia eskainiko da. FANTen izango da Europako premierea, eta zuzendaria zimenaldian egongo da bere lana aurkezten.

Edizio honetako berrikuntza gisa, larunbatean, maiatzaren 12an, FANT 24ko film saritu guztiak eskainiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, bi saiotan. 18:00etan Panoramako Film Labur Hoberena eta Film Luze Hoberena ikusi ahal izango dira, eta 20:00etan Film Labur Hoberenak eta Nazioarteko Film Luze Hoberena.

FANTASTIKOAREN IZARRA

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, FANTastikoaren Izarra saria banatuko du, fantasiazko generoaren barruko ibilbide osoa aintzatesten duen ohorezko saria. Aurtengo edizioan Joe Dante zuzendariari emango zaio FANTastikoaren Izarra saria.

1946an jaio zen Morristownen, New Jerseyn. Roger Corman mitikoaren faktorian trebatu zen editore gisa, zuzendaritzarako jauzia eman zuen arte, Allan Arkush-ekin batera Hollywood Boulevard (1976) zuzenduz. 1978an bakarrik aritu zen John Sayles hasi berriak idatzitako Piraña lanean, eta harekin batera egin zuen lan berriro Aullidos (1981) filmean.

1983an arrakastaz betetako lankidetzari eman zion hasiera Steven Spielbergekin, bera zuzendari eta Spielberg ekoizle, The Twiligh Zone serie mitikoaren zine moldaketaren segmentuetako bat zuzenduz. Lankidetza horrek beste lan askorekin izan zuen jarraipena: Gremlins (1984) arrakastatsua, haren ondorengo Gremlins 2 (1990) edo El chip prodigioso (1987). Egin dituen beste lan ezagun batzuk Exploradores (1985), No matarás al vecino (1989), Matinee (1993), Pequeños guerreros (1998) edo orain arte egin duen azkenengo film luzea, Burying the Ex (2014), izan dira.

Zinemaldiak eskainiko dion omenaldiaren barruan, zinemaldiko FANT2FUN sekzioan, maiatzaren 5ean, larunbatean, 22:15etik aurrera, ikus-entzuleek “Gremlins” (1984) mitikoak eta “The Howling (Aullidos)” (1981) klasikoak osatutako zine saio bikoitzaz gozatu ahal izango dute pantaila handian.

Joe Dantek zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du ohorezko saria, maiatzaren 4an, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian. Ekitaldi horretan bertan, baina beste aldean, Fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria banatuko zaio duela denbora gutxi “Errementari” (2018) lehenengo lan luzea estreinatu duen Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari. Bere lehenengo lan luzearen emanaldia maiatzaren 10ean izango da, 20:00etan, Golem – Alhóndiga zine-aretoetako 1. aretoan.

EMANALDI BEREZIAK

Sarrera librea izango duten emanaldi berezien barruan, maiatzaren 4tik 11ra bitartean, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik Estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen zikloa programatu da, horien artean, “Les Affames” edo “The Love Witch” lanak, besteak beste.

Espazio horretan bertan bi erreferente diren eta biak ere 2017an hil diren, Tobe Hopper eta George A. Romero zinegileen bost lan klasiko eskainiko dira. Lehenengoaren “La matanza de Texas” (1974) eta “La casa de los horrores” (1981) ikusi ahal izango dira, eta Romeroren ezinbesteko beste hiru aukeratu dira, “La noche de los muertos vivientes” (1968), “Los Crazies” (1973) eta “Atracción diabólica” (1988), hain zuzen ere.

FANT Erreskatean sekzioaren barruan, William Dieterieren “Portrait of Jennie” eskainiko da, estreinatu zenetik 70 urte bere direnean, eta Steven Spielbergen “Encuentros en la tercera fase” filmaren kopia bermasterizatuaren emanaldi berezia ere programatu da. DOKUFANT sekzioari dagokionez, Sitgeseko azken zinemaldian Dokumental Hoberenaren saria lortu zuen eta 91 minututan, zinea hankaz gora jarri zuen “Psicosis” filmaren dutxako eszenaren 52 planoak aztertzen dituen Alexandre O. Philipperen “78/52 La escena que cambio el cine” lana eskainiko du.

Zinemaldia era ofizialean martxan jarri aurretik, PRE-FANTek, aurtengo edizioan ere, zenbait jarduera eskainiko ditu apirilaren 23tik 27ra, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Guggenheim museoan eta Bilborocken. Aurten ere PRE-FANTek Sitges Tour a Contracorriente esperientzia programatu du, Kataluniako zinemaldiaren azken edizioan parte hartu zuten zenbait filmen aukeraketarekin eta Frantziako zine fantastikoaren klasiko handiei zuzendutako zikloarekin.

Apirilaren 27an, Trailer Faltsuen DARKFEST lehiaketako finalistak eta irabazlea eskainiko dira Bilborocken, eta saio horretara doazenek, FANTeko Ikus-entzuleen Saria jasoko duen euren lan atseginena bozkatzeko aukera ere izango dute. Saio berezi horrek, 80ko hamarkadako New Wave elektronikoaren hoberena omenduko duen festa-ikuskizuna jasoko du, 80´BEAT taldearen kontzertuarekin.

Beste urte batez, zinemaldiak erabat euskaraz izango den programazio berezia diseinatu du, umeengan pentsatuz. FANTESKOLAko goizeko lau saio izango dira Golem - Alhondiga Bilbaoko auditorio nagusian. Saio horietan animaziozko bi film eskainiko dira: “Tarzan” (Alemania, 2013) eta “Ballerina” (Frantzia, 2016).

ABONUA ETA SARRERAK

Golem-Alhondiga zine aretoetan ordaindu beharreko saio guztietara, Campos Antzokiko inaugurazio ekitaldira eta BBK Aretoko amaierakora sartzeko aukera ematen duen zinemaldi osorako abonua –beti ere aurretik txarteldegitik igaro ondoren– apirilaren16an jarriko da salgai, 30 euroren truke, Golem – Alhondiga aretoetako txarteldegietan eta zinemaldiaren webgunearen bitartez (www.fantbilbao.eus), azken bide horretatik maiatzaren 1era arte bakarrik. Euren abonua Golem – Alhondiga aretoetako txarteldegietan jasotzen duten lehenengo 25ek La Aventura banaketa etxearen film baten DVD bat jasoko dute. Horrez gain, abonuarekin %50eko beherapenaz erosi ahal izango dira edizio honetako kamiseta ofizialak.

Saio bakarrerako sarrerek 5 euro balioko dute (maiatzaren 7an, 8an eta 9an “ZINEAREN JAIA”, sarrera 2,90 euro), eta astelehenetik, apirilaren 16tik, aurrera egongo dira salgai proiekzio gune bakoitzeko txarteldegietan eta webguneetan: Golem – Alhondiga, BBK Aretoa eta Campos Antzokia. Golem-Alhondiga zine aretoetako 2. aretoan programatutako zine saio guztietara dohainik sartu ahal izango da, leku guztiak bete arte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120