Bilboko udalak sortzearen abentura programan egindako ahalegin ekintzailea aitortu nahi die DBH-ko ikasleei

 Hiriko gazteen artean ekintzailetzarako kultura sustatzea da proiektuaren helburua

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 10:36etan eguneratua

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Sortzearen Abentura proiektu pilotuaren azken ekitaldian hartu du parte.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Sortzearen Abentura proiektu pilotuaren azken ekitaldian hartu du parte.

Galería Noticia

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Sortzearen Abentura proiektu pilotuaren azken ekitaldian hartu du parte.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, hiriko bost ikastetxetako 14 eta 16 urte bitarteko 120 ikasle baino gehigoen artean kultura ekintzailea bultzatzeko haien artean ikastaroan zehar egindako lanaren garrantzia azpimarratu du, hiriko udalak sustatutako Sortzearen Abentura proiektu pilotuaren esparruan, gaur goizean

BILBO. Proiektuaren aurtengo edizioari amaiera emateko ekitaldian Juan Mari Aburtok egindako lanagatik eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten ikasle zein irakasleei: “Ikasturtean buru-belarri aritzeagatik eta egin duzuen lanagatik. Zuen artean, Bilboko gazteen artean, kultura ekintzailea bultzatzen lagundu diguzuelako;izan ere, azken finean, zuek zarete gure etorkizuna eta Sortzearen Abentura ekimena sortu izanaren arrazoia”.

Sortzearen Abentura proiektuak espiritu ekintzailea eta ekimena bereganatzeko oinarrizko zeharkako gaitasuna eskuratzea du helburu, ikasleen esperientzia praktikoaren bitartez. Ikasgeletan ikastaroan zehar prestakuntza-aldia amaitu ondoren, Bilbok hiri gisa dituen benetako erronkak aurkeztu zaizkie gaur goizean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei. Haiek irtenbide berriak diseinatu behar izan dituzte, aldez aurretik egindako prestakuntza-saioetako edukiak eta metodologia abiapuntu hartuta.

Besteak beste, sormena, taldean lan egitea, arazoak konpontzea eta komunikazioa dira ekintzailetzaren funtsezko kontzeptu eta balioak, eta, hain zuzen ere, horiexek izan dira azken hilabeteetan ikasgeletan antolatutako saioen ardatz nagusiak. Ekintzailetza eta berrikuntzaren gainean sentsibilizatzeko helburua duen proiektu hau eskola-orduetan gauzatu da, eta funtsean praktikoa izan da. Ekimenaren bitartez, udalak irakasle eta ikasleak beren inguruarekin inplikatzea eta tokiko enpresa, elkarte nahiz eragileekin harremanetan jartzea lortu nahi du.

Bilboko Udalak gazteen artean kultura ekintzailea bultzatzeko programa bat da Sortzearen Abentura, eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez antolatu da. Proiektua aurreko urteko irailean hasi zen, eta ikastaroan zehar gauzatu da hiriko bost ikastetxe hauetan: Nuestra Señora del Carmen, Eskurtze BHI, La Salle, Artxandape Ikastola eta Calasancio. Edizio honetan, hizpide dugun programa formatu pilotuan jarri da abian, eta udalak aurreikusi du parte hartuko duten ikastetxeen kopurua handitzea hurrengo ikasturteetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120