“EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENA

Miguel Sánchez–Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano elkartuko ditu asteartean Bidebarrietako kulturguneak

Xabier Bañuelos kazetariak moderatuko duen hitzordua, arratsaldeko 19:30ean hasiko da 

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 09:48etan eguneratua

Bidebarrieta kulturguneak Miguel Sánchez–Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano elkartuko ditu asteartean.

Bidebarrieta kulturguneak Miguel Sánchez–Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano elkartuko ditu asteartean.

Galería Noticia

Bidebarrieta kulturguneak Miguel Sánchez–Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano elkartuko ditu asteartean.

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Miguel Sánchez–Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, apirilaren 17an. “La aventura de la literatura” izenburua izango duen topaketa Xabier Bañuelos kazetariak moderatuko du, eta abenturan zentratuko da, hitzaren esanahi zabalean, irakurketaren eta idazteko ekintzaren beraren bitartez.

BILBO. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta inor ezin izango da sartu ekitaldia hasi eta gero. Dena den, streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

“Eztabaidak literaturarekin” ekimenak bi idazle berezirekin topaketa proposatzen du apiril honetarako. Sánchez–Ostizek ibilbide luzea darama literaturaren eta ikerketaren munduan, eta Miguel Gutiérrez Garitano bizkaitarrak, berriz, espedizioekin eta bidaiekin erlazionatutako jarduera emankorra izan du, espezializatutako liburuetan eta ikus-entzunezko bestelako lanetan irudikatutakoa. Biek abentura kontzeptuan sakonduko dute, hitzaren esanahi zabalenean, liburu bilakatzen diren bizipenetan, eta baita irakurketak sortzen dizkigun mota guztietako abenturetan ere.

Zuzenbidean lizentziatua, Miguel Sánchez-Ostiz (Iruñea, 1950) abokatu gisa aritu zen lanean laurogeiko hamarkadaren amaierara arte, eta ondoren idazle lanetan zentratu zen. Hogei eleberri inguru, beste horrenbeste saiakera eta bederatzi poesia liburu idatzi ditu, eta ohiko kolaboratzailea da prentsan. Kritikaren Sari Nazionala 1998an eta Euskadi Literatur Sariduna 2010ean Saiakera modalitatean, Sin tiempo que perderlanarengatik. Horrez gain, aditua da Pío Barojaren figuran. 2015ean, Nafarroaren oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu handiaren bigarren eta azken alea argitaratu zuen, El Botín, eta baita Perorata del insensato bere azken eleberria, Fingimientos y desarraigos poema liburuaz gain.

Miguel Gutiérrez Garitano(Galdakao, 1977), berriz, historialari, idazle, erreportari eta esploratzailea da. Hogei urte baino gehiago daramatza bidaiatzen eta espedizioetan parte hartzen, eta hainbat liburu idatzi ditu, horien artean: La aventura del Muni(Camino del Cid 2011 saria), Apuntes de la Guinea edo Doctor... Supongo, edo iaz argitaratu zuen Vilcabamba bere azken lana. La Exploradora Geografia Elkarteko presidentea izateaz gain, Manuel Iradier Afrikaren aldeko Elkarteko eta Espainiako Geografia Elkarteko kidea da. Bere bizitza, planetako leku ezkutuenetako istorioak biltzera eta ikertzera bideratu du.

“EZTABAIDAK LITERATURAREKIN”

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira solasaldietara. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Joan den 2017an hauek izan ziren “Eztabaidak Literaturarekin” programan parte hartu zutenak: Gabriela Ybarra eta Carlos Pardo, Xabier Olarra eta Harkaitz Cano, Mayte Carrasco eta Álvaro Colomer, Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun, Toti Martínez de Lezea eta José Luis Corral, Mikel Martínez eta Patxo Telleria, Lorenzo Silva eta Carme Riera, Elvira Navarro eta Iban Zaldua, eta Fernando eta Luis Marías anaiak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistikoaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120