Zirrikituetatik begira

Altsasuarrak

Josu Torre - Jueves, 12 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

bARKAiezadazue gai berean ekitzea, zinez. Ahaleginduko naiz esan ez dudanik esaten. Dakiguna mingarria eta kezkagarria da benetan. Hamazazpi hilabete luze, 518 egun epaiketa bat itxaroten. Aurretiaz injustua den epaiketa bat, egitea bera injustua delako. Ez epaituko dituztenak errudun edo gabe atzematen ditudalako, deliturik ez dagoelako baizik. Gau ilunean edo goizeko ordu txikietan taberna zuloan edo atarian izan den zauri gabeko liskar txikiak ez duelako merezi herriko aguazilen kasernara joaterik ere. Izatez horrela joan zen auzi hori haseran. Gero iraindutzat aipa dituzten militarrak -bai, GCak militarrak dira- liskarraren hurrengo egunean inolako denuntzia egiteari ukatu zioten, harik eta Madriletik “terrorismoaren biktima” izendatu arte. Mentar la bicha esaten da gazteleraz, tabu diren gaiak azalera edo mahaira ateratzen ditugunean eta, ez hainbeste, atzera jotzen badugu, NYCko Dorre Bikiak bi hegazkinen erasoz eraitsi zituztenetik, terrore edo horren aitzaikiaz erabil daitezken azioak bereiziki zigortuak dira. Ordurarte baino askoz latzago.

Gaztelera batu eta txukunean idazten duen herrikide batek, orrialde hauetan herenegun “Espainia tribu bat” dela argitara zuen. Liluratze masibo baten eraginez gizartea pentsaera bakarrera bideratuz. Horrela, kasurako, iazko urriaren 1etik, abenduaren 22ra, lehen langile, pixka bat zeken edo norberekoi izatetik, katalanek -edo hauen %ko handi bat- terrorista peto bihurtu zituzten;politizatzeko kanpaina latz, gorri eta anker baten bidez. Eta gizartean hain eragin trinkoa badu, tribuaren, artaldearen barrenean harrapatzen dute Botere Judiziala ere, itxuraz.

Llarena jaunak Kataluniaren inguruan ekiten dion ildo berean joan daitezke, aste honetatik aurrera Madrilen Altsasuko gazteek epaituko dituzten juezak. Burlazar, grotesko, auzo lotsagarri iruditzen zait dena ere. Delitutik hurrun kokatzen dudan txikikeria horren aitzakiaz, 365 urteko kartzela zigorra partekatzea eskatzen dute gazteontzat. Barka iezadazue, bada, berrekitzea, baina Altsasuko gazteaek libre nahi ditut.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120