"30 urte, 10 mugarri"

Hamar sari banatuko ditu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak bere 30. edizioan

Aurtengo edizioa berezia da, horrenbestez emango dira beste urte batzueta banatzen diren baino sari gehiago

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 13:17etan eguneratua

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen ditu aurten

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen ditu aurten (Irekia)

Galería Noticia

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen ditu aurten

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen ditu aurten, eta, urtemuga berezia ospatzeko, edizioa berritu eta berritzailea prestatu dute ekimena sustatzen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Andoaingo Udalak. Horrela, "30 urte, 10 mugarri" lelopean, aurten hamar sari banatuko dira.

DONOSTIA. Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak eta Ainara Rodriguez Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzi eta alkateordeak aurkeztu dute ostegun honetan Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 30 edizio berezia, Donostian. "Rikardo Arregi zenaren garaitik euskarazko kazetaritzak gure egunotara arte egin duen jauzi itzelezkoan mugarri izan direnentzat aitormen sariak izango dira", azaldu dute antolatzaileek.

Aurtengo edizioan, sariak berak eta, batez ere, euskarazko kazetaritzak egin duten bide oparoa ospatu nahi dute antolatzaileek. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea izanik, edizio honen xedea izango da azken hamarkadotan "aitzindari, erreferentzia nagusi, bidegile edota bide erakusle" izan diren hamar mugarri aitortu eta saritzea.

Ainara Rodriguez Euskara zinegotzi eta epaimahaiburuak adierazi duenez, "Rikardo Arregik egin zuen kazetaritza bere garaian mugarri izan zen, guztiz berritzailea baitzen, eta ordutik gure egunotara arteko aurrerakuntza ez da berez gertatu, jende askoren lana dago hor".

Pertsonak, hedabideak, ibilbideak, sustapen lanak, erremintak edota kazetaritza lan erreferentzialak izan daitezke sarituak aurtengo edizioan. "Ezinbestekoa izan da euskarazko komunikazioaren lana euskararen biziberritze prozesuan. Hainbat eragile, kazetari, gidoilari edota euskaltzaleren ekarpena saritu nahi dugu aurten, lan oparo hori benetan eraginkorra izan baita euskara dagoen tokian egon dadin", adierazi du Estibaliz Alkortak.

Norbanakoen zein izaera juridikoa duten erakundeen esku egongo da hamar mugarri horiek proposatzeko aukera. Proposamenak ekainaren 15a arte aurkeztu ahal izango dira posta arruntez edo posta elektronikoz honako helbidean: "XXX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Andoaingo Udala. Euskara Zerbitzua. Goikoplaza, z/g. 20140, Andoain" edo euskarazerbitzua@andoain.eus.

Sariaren edizio berezi honetako hamar saridunen inguruko erabakia epaimahaikideen esku izango da. Epaimahaiak mahai gainean izango ditu jasotako proposamenak eta bere kideek egin ditzaketenak, eta sariaren oinarrietan jasotakoari jarraiki hartuko du erabakia. 30. ediziorako berariaz prestatutako artelan bana emango zaie hamar saridunei, bakoitzari dagokion sariaren agiri diplomarekin batera.

Epaimahaiburua Ainara Rodriguez izango da, eta mahaikideak Miren Azkarate, Jose Inazio Basterretxea, Allande Boutin, Aingeru Epaltza, Elixabete Larrinaga, Jon Unanue, Arantxa Urretabizkaia eta Aitor Zuberogoitia. Idazkaria Patxi Baztarrika Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria izango da, eta hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo du.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 30. edizioaren hamar sarituak urrian ezagutaraziko dira, 30. urtebetetzea ospatzeko jai batean. Rikardo Arregi kazetari zenaz geroztik euskarazko kazetaritzak eta komunikazioak egin duten bidea ospatzeko aitzakia izango da, eta bide horretan protagonista izan direnak bilduko dira han.

WEBGUNEA
Bestalde, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen dituen honetan, www.rikardoarregikazetaritzasaria.eus webgunea abian jarriko da. Andoaingo Udaleko Euskara teknikari eta epaimahaiaren idazkari Patxi Baztarrikak aurkeztu du webgunea. Maiatzean aktibatuko da, 30 urteotako sarien gaineko informazio guztia jasoko du, eta urtez urte eguneratuko da.

Ainara Rodriguezek iragarri duenez, "Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak berak ere, hainbestetan aldarrikatu duen berrikuntzari atea irekiko dio. Horregatik, etorkizunean berrituta etorriko da Rikardo Arregi Saria, eta, ohiko kazetaritzari bizkarra eman gabe, sare sozialetako komunikazioan ere jarriko du fokua. Baina hori 2019an izango da".

Iban Aranzabal Goiena telebistako zuzendari nagusiak ere parte hartu du pentsaurrekoan. Goienako "Kulturrizketak" telebista saioa izan zen iazko edizioan Rikardo Arregi Saria eskuratu zuena. Aranzabalek Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 30 urteotako ekarpena azpimarratu eta aitortu nahi izan du, eta etorkizun oparoa aurreikusi dio.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120