"Zinema Euskaraz" programaren barruan

“Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa” filma estreinatuko da bihar

Maiatzean “Grufaloa“ filma izango dugu ikusgai

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 13:43etan eguneratua

Leo Da Vinci - Mona Lisa MisioaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

Leo Da Vinci - Mona Lisa MisioaReproducirLeo da Vinci: Mona Lisa misioa.

BILBO. Komunikazio kulturalerako bitarteko gisa euskararen erabilera bultzatzea da Zinema Euskaraz programaren helburua eta, horretarako, herritarren esku jarri ditu honako film hauek adibidez:

“Oihaneko Kuadrila”, “Harpetarra”, “Maya Erlea: Eztiaren Jolasak” edo “Leonardo da Vinci: Mona Lisa Misioa”, Euskadiko eta Nafarroako aretoetan ostiral honetan estreinatuko dena.

Orain arte estreinatutako film guztiak publiko guztientzat izan dira eta txikienei balio garrantzitsuak helaraztea izan dute helburu: elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Dena den, ez dugu ahaztu behar programaren helburu nagusia zinemaz familiarekin edo lagunen artean gozatzeko aisialdirako proposamen dibertigarriak eta entretenigarriak eskaintzea dela.

Biharko estreinaldian Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maiteminduko da. Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du.

Sergio Manfiok (Los cachorros y El código de Marco Polo) zuzendu du Italiako animazio-film hau eta Italiako Errenazimentuan Florentzian jaio zen polimata enblematikoan oinarrituta dago.

Maiatzean, bestalde, “Grufaloa“ filma izango dugu zinema-aretoetan euskaraz ikusgai. Julia Donaldsonen best-sellerrean oinarrituta dagoen film horrekin dagoeneko mundu osoan 10 milioi ikuslek baino gehiagok gozatu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120