BILBOKO UDALAK BULTZATUTAKO EKINTZA

Harrobiko kirol taldeen artean euskararen erabilera arautzeko kanpaina

Kirol elkarteekin batera lanean jardutea aurreikusita dago programaren barruan, euskara kirol-zelaietara zabaltzeko

2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 11:48etan eguneratua

Harrobiko kirol taldeen artean euskararen erabilera normalizatzeko kanpaina.

Harrobiko kirol taldeen artean euskararen erabilera normalizatzeko kanpaina.

Galería Noticia

Harrobiko kirol taldeen artean euskararen erabilera normalizatzeko kanpaina.

Bilboko Udalak harrobiko kirolean euskararen erabilera normalizatzeko sentsibilizazio-kanpaina berri bat sustatu du. Umeek eta gazteek kirola egiten dutenean euskaraz komunikatzea, elkar eragitea, ikastea eta ondo pasatzea lortu nahi dute ekintza berri honekin. Horrez gain, kirolari eta euskarari lotuta dauden balioak bultzatu eta zabaldu nahi dira, hala nola, nortasuna, osasuna, ahalegina, adiskidetasuna eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.

BILBO. Kanpaina zeharkakoa eta partekatua da;Gazteria eta Kirol Saila eta Euskara eta Hezkuntza Saila dira bultzatzaileak. Ekimen honekin, “Bilborako kirol estrategia” eta Udalaren “Gobernu Plana 2015-2019” betetzen eta garatzen jarraitzen dugu;horietan ezarri den helburua, hain zuzen ere, gizarte eta hezkuntza arloko eta kiroletako jardueretan euskararen erabilera piztea baita.

Alde batetik, zuzeneko emanaldiak eskainiko dira euskaraz aurrenekoz harrobiko kirol partiduetara doazenentzat. Gainera, kirol elkarteekin elkartuko dira, euskara kirol klubetara eta zelaietara zabaltzeko garrantziaz ohartarazteko. Lehenengo fasean, lankidetzan arituko dira lau kirol klubekin, beste horrenbeste modalitatetakoak: saskibaloia, errugbia, eskubaloia eta futbola. Helburua da apurka-apurka ahal denik eta klub eta modalitate gehienetara zabaltzea. Bestalde, jarraipena ematen zaie duela 10 urtetik hona eskoletan, barrutietako udaltegietan eta kirol instalazioetan kirolari gazteenentzat egiten diren tailer eta hitzaldiei.

Emanaldiak eta topaketak zein tailerrak eta hitzaldiak kirol eta enpresa arloko elkarteetan euskararen eta kalitatearen alde diharduen Eusport enpresak emango ditu, Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalari ohiak kudeatzen duena.

EMANALDIAK EUSKARAZ ETA ZUZENEAN

Bilboko Udalak oinarrizko kiroleko modalitateetako partiduak zuzenean eta euskaraz emateko ahalegina egingo du. Horretan hasteko, Bilbon ohikoenak diren kirolak hautatu dira, hortaz, San Adrianeko eskubaloi-taldea, Deustuko futbol elkartea, Universitario Rugby Bilbao taldea eta Begoñazpiko saskibaloi-taldea izango dira lehenengoak euren partiduak zuzeneko emanaldiak izango dituztenak.

Alderdi hau osatzeko, zuzeneko elkarrizketak egingo zaizkie euskaraz talde horietako teknikariei, jokalariei, familiei eta zaleei. Gainera, klub horiekin bilduko dira kirol-zelaietan euskara egitearen garrantziaz ohartarazteko talde horietako arduradunei.

Zuzeneko emanaldiak eta elkarrizketak datorren zapatuan, apirilak 14, hasiko dira, hain zuzen ere, El Fango kiroldegian Universitario Rugby Bilbao eta Hernani Rugby Elkartearen artean jokatuko duten Euskadiko Errugbiko finalaurreko partiduan. Finalaurrekoa 12:00etan hasiko da eta ikusleei euskera erabiltzera eragiten duten zenbait pegatinak banatuko dira.

TAILERRAK IKASTETXEETAN

Ekimen honen barruan 15 tailer daude, “Euskal Coaching” izenekoak. Tailer horien helburua da euskararen erabilera sustatzea 8 eta 12 urte bitarteko gazteen aisiako jarduera nagusietan, alegia, kiroletan eta teknologia berrien esparruan. Tailer horiek orain dela 10 urte hasi ziren egiten Uriko ikastetxe batzuetan;kiroletan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde ere lan egiten da tailerrotan.

Era berean, 5 hitzaldi antolatzen dira 10 eta 18 urte bitarteko kirolarientzat eta euren senide eta entrenatzaileentzat. Hitzaldi horiek barrutietako udaltegietan eta kirol instalazioetan ematen dira;futbola, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, esku-pilota eta herri kirolak izaten dira gaiak.

Tailer horiek hainbat modalitatetako kirolariek –askotan gazte bilbotarren erreferentzia- eskaintzen dituzte. Hizlariak izan dira, beste batzuen artean, hauek: Igor Antón eta Amets Txurruka, Iraia Iturregi eta Ainhoa Tirapu Athletic-eko futbolariak, Matxalen Ziarsolo eta Ainhoa Azaola eskubaloiko jokalariak, Borja Mendia eta Asier García saskibaloiko jokalariak eta Iratxe Benito eta Danel Elezkano pilotariak.

BILBAO KIROLAK, EUSKARA

Kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko konpromisoan, Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak entitatearen bidez, euskaraz eskaintzen dituen jarduerak nabarmenki igo dira. Zentzu honetan, 2015ko urtean 19 ikastaro eskaintzen ziren, aurten 294:

-2015-2016ko denboraldian;19 jarduera.
-2016-2017ko denboraldian: 151 jarduera, guztien %16.
-2017-2018ko denboraldian: 294 jarduera, guztien %33.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120