bihartik aurrera

Expodistritok sei pintura, marrazki eta argazki erakusketa berri eskainiko ditu Bilbon

Ikusleek Benkhayren, Simin Shahrokhiren, Bizitegi Arte Taldearen, Maite Márquez Peñaren eta Miguel Corderoren lanetaz gozatzeko aukera izango dute

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 10:38etan eguneratua

Expodistritoren kartela.

Expodistritoren kartela.

Galería Noticia

Expodistritoren kartela.

Urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du bihar, apirilaren 13an, Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloak.

BILBO. Oraingo honetan, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko, Burtsako eta Abandoko (kokaleku berria, Elkano, 20) udaltegietara hurbiltzen direnek, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituztenbost artistaren bost pintura erakusketa ibiltariz eta Lagun Artean harrera zentroak sustatuta, etxerik gabe dauden emakumeei eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran daudenei buruzko argazkigintzako beste batezgozatu ahal izango dute ekainaren amaierara arte.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

Bihar inauguratuko dira programatutako erakusketen artetik hiru: San Frantziskoko udaltegiak, poesia ere barne hartzen diem diziplina anitzeko lanean bere oihaletan basamortuko koloreak eta materia irudikatuz urteak daramatzan Benkhay artista marokoarraren lanen aukeraketa jasoko du. Erakusketa apirilaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, eta ondoren Abandoko Udaltegira eramango da, Elkano kaleko 20an duen kokaleku berrira.

Begoñako Udaltegiari dagokionez, jatorriz pertsiarra den Simin Shahrokhiartistaren lanak erakutsiko dituen pintura erakusketa jasoko du bihartik aurrera. Begiradak, emakumearen begiradak, batez ere, liluratzen duen artistak bizi izan den herrialde guztietan margotu du. Erakusketa Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Abandoko udaltegietan ikusi ahal izango da, txandaka.

Errekaldeko udaltegia da apirilean talde erakusketa jasotzeko aukeratu den espazioa. Erakusketa, gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten duen Otxarkoagako Bizitegi Elkartearen zentroetara doazen pertsonek egindako margolanen aukeraketa biltzen du. Izaera errebindikatzailea eta soziala duten lanak dira, olio teknika erabiliz, estilo surrealistarekin, ilusioa, ahalduntzea, gizarte kritika, ametsak eta desioak irudikatuz. Erakusketa Otxarkoagan, Castañosen eta San Frantziskon ikusi ahal izango da ondoren.

Maiatzean dagoeneko, beste hiru erakusketa inauguratuko dira. “Murmuros” erakusketak Maite Márquez Peña artistaren olio bilduma jasotzen du, estilo surrealista erabiliz, sentitzeko era, bizipen pertsonalak, kritika eta gogoeta ikusleei eskaintzeko ahalegina eginez. Erakusketa maiatzaren 2tik 15era bisitatu ahal izango daSan Frantziskoko Udaltegian, eta ondoren Abandora, Begoñara eta San Inazio-Ibarrekolandara joango da.

Egun berberetan, Begoñako Udaltegiak Miguel Corderoren marrazki erakusketa jasoko du. Artista bilbotar autodidaktaren lana ilustrazioa da batez ere, errotulagailuak eta markagailuak erabiliz, izaera abstraktuarekin, baina marrazki batzuk arkatzez ere egiten ditu, eta oihal euskarri gainean ere margotzen du.

Hiruhileko honetarako programatu diren erakusketak, eguneroko bizitzan sarri askotan ikusezin bilakatzen diren errealitateak erakusten dituen emakumeei buruzko “Kalea Bilbon, emakume aurpegiarekin” proiektuarekin osatzen dira. Argazki erakusketaren helburua, etxerik gabe eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen errealitatearen gainean sentsibilizatzea da, eta baita gai horren inguruan Lagun Artean harrera zentroak egiten duen lana ezagutaraztea ere. Erakusketa San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian egongo da maiatzeko lehen hamabostaldian, eta ondoren Begoñara, Burtsara eta Errekaldera joango da.

BESTE ERAKUSKETA BATZUK

Expodistrito barruan programatu diren erakusketez gain, Bilboko udaltegiek beste bi erakusketa ere jasoko dituzte. Lehenengoa, Global Art-ek bultzatutako “#Muéstrate SWH”, Castañoseko udaltegian inauguratuko da bihar, eta Wolf-Hirschhorn Sindromeari buruzko zenbait argazki biltduko ditu. Bigarrena ez da ekainaren lehen hamabostaldira arte helduko ikusleengana, Abandoko Udaltegian, eta Euskal Akuarelagileen Elkarteko tailerretan egindako azken artelanen talde erakusketa da.

APIRILEKO AGENDA

Apirilak 13-27
San Frantziskoko Udaltegia
Benkhay (Pintura)

Apirilak 13-27 
Begoñako Udaltegia
Simin Shahrokhi (Pintura)

Apirilak 13-27
Errekaldeko Udaltegia
Bizitegi Arte Taldea (Pintura)

Apirilak 13-27
Castañoseko Udaltegia
GLOBAL ART “#Muéstrate SWH” (Argazkigintza)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120