merkataritza misioaren lehen jardunaldia

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

Delegazioak ezagutuko ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 13:38etan eguneratua

Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia

Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia

Galería Noticia

Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia

BILBO. Eusko Jaurlaritzak Londresera eginiko merkataritza-misioa energiaren sektorea erdigune duen jardunaldiarekin hasi da;bertan, euskal enpresek aurrez aurre ezagutu dituzte Erresuma Batuan sektoreko enpresak lantzen ari diren negozio-bideak eta -estrategiak. Lan-jardunaldi horretan, sektoreko euskal enpresek eta enpresa britainiarrek iritziak elkarrekin trukatu dituzte eta negozio-bide berriak aztertzen hasi dira.

Hori izan da energia eta trenbide sektoreetako hogei bat euskal enpresekin batera egiten ari den bidaiaren hasiera. Arantxa Tapia sailburuarekin batera Londres era Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, eta Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia, Aitor Garitano ETSko zuzendari nagusia eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia ere joan dira. Londres en Jaurlaritzak duen bulegoko buruak Pablo Fanok koordinatu du misio komertziala.

Ordezkaritza instituzionalarekin batera Londresen dauden energia alorreko euskal enpresek negozio aukera berriak aztertzeko egin den jardunaldian parte hartu dute gaur, eta bihar antzerako lana egingo dute trenbidearen sektorean aritzen diren euskal enpresek ere.

Euskal eta britainiar enpresen ordezkariek, bi sektoreetakoek, hitzordua dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketan;bertan, ahalegina egingo da, berriz ere, enpresen artean ideiak eta proiektuak trukatzeko.

Euskadiren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza-harremanak

Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-misioa gaur hasi da, Londres en;Brexitak eragindako merkataritza-harremanei dagokienez trantsizio-une garrantzitsuan dator.

Erresuma Batua Euskadiko esportazioen laugarren helmuga da, Alemania, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuen ondoren, eta, gainera, azken hamarkadan, lehen 4 postuetan egon da.

Berriki, 2017-2020 Enpresen Nazioartekotze Plan berriak Euskaditik landu beharreko lehentasunezko merkatuak errebisatu ditu, eta Erresuma Batua kontsolidatu egin da euskal enpresentzat lehentasunezko merkatu bezala.

2016an, esaterako, Euskadik Erresuma Batura 1.308.437€-an esportatu zituen produktuak. Urte berean, inportazioak 827.252€-koak izan ziren. Manufakturatutako artikuluak, makinak eta garraio-ekipoak dira esportatzen diren produktu nagusiak, eta erregaiak eta lubrifikatzaile mineralak, makinak eta garraio-ekipoak gehien inportatzen direnak.

Erresuma Batuko Atzerriko Zuzeneko Inbertsioko fluxuak, batik bat, Euskadin, Madrilen eta Katalunian kontzentratzen dira, eta Euskadin bereziki esanguratsua da;izan ere, jasotako AZIen % 13 da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120