gaur egun, alkateordea da

Iban Rodríguez Etxebarria, Leioako EAJ-PNVren alkategai berria

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 10:55etan eguneratua

Iban Rodríguez Etxebarria, Leioako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai berria.

Iban Rodríguez Etxebarria, Leioako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai berria.

Galería Noticia

Iban Rodríguez Etxebarria, Leioako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai berria.

Leioako EAJ-PNV partiduak alkategai berria izango du. Leioako Uri Batzar jeltzaleak aho batek aukeratu zuen Iban Rodríguez Etxebarria lanpostu horretarako. Bere lehentasunen artean, “Leioaztarrek EAJ-PNVrengan betidanik izan duten konfiantzari erantzutea, oinarrizko zerbitzuei eutsiz, azpiegiturak hobetuz, eta etengabe lan eginez udalerriko herritar eta eragile sozialekin kontaktuan”, nabarmentzen ditu.

BILBO. Gaztea, hiru umeren aita, langilea, lasaia, gogoetatsua, elkarrizketarako irekia eta ilusioz betea erronka berri honen aurrean.

Iban Rodríguezek 40 urte dauzka eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Ondo baino hobeto ezagutzen du udalerriko bizitza politikoa, 2013tik alkateordea eta Hirigintza zinegotzia baita. Halaber, kargu desberdinak izan ditu Leioako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrean eta, gaztetatik, konprometituta dago euskararen sustapenarekin.

2019ko udal hauteskundeetarako Leioako EAJ-PNVren alkategaiaren ustez, “gaur arte, gobernu talde desberdinek egin duten lana bikaina izan da, Leioarekin eta herrikideekin konpromiso sendoa erakutsi duten pertsonak izan dira”. Horrez gain, hau azpimarratu du: “Mari Carmen Urbietarekin, buruz buru, lan egitea oso esperientzia positiboa izan da eta izaten ari da, horri esker, sakonago ezagutu baitut Udalaren lana, eta horrexegatik, hain zuzen ere, berak egindako lana, zinez, eskertu eta goraipatu nahi dut”.

Bere helburu nagusia da “leioaztarren ongizatea hobetzea, EAJ-PNVk dituen erroko balio demokratikoetan sakonduz, hala nola, hurbiltasuna, konfiantza edo entzute aktiboa;eta eraginkortasuna sobera kontrastatuta daukan kudeaketa ereduaren abalarekin”. Udalerrian hobetu beharreko premiazko gaiez ere kontziente da: “Leioako beharrekin bat datorren kalitatezko kirol instalazioa;auzoen arteko loturak;Lamiako, Pinueta edo Txorierriko hirigintza-hobekuntzak;edo aisialdirako gune berde berriak sortzea;horrela, orain arte bezala, Leioako gazteen portzentaje handi batek Leioan bizi nahi izatearen eta bizitzeko aukera izatearen bidetik joko dugu”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120