zola konpontzeko lanak

Eneperitik Gaztelugatxera doan bidea itxi egin du Aldundiak

Lanon aurrekontua 226.847,17 eurokoa da, eta obrak hiru hilabete eta erdiko luzera izango dutela aurreikusten da 

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 15:36etan eguneratua

Makina bat lagun egon ziren Gaztelugatxen Aste Santuan

Makina bat lagun egon ziren Gaztelugatxen Aste Santuan (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Makina bat lagun egon ziren Gaztelugatxen Aste Santuan

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak Eneperitik Gaztelugatxera doan bidea itxi egin du;hiru hilabete eta erdiz egongo da itxita, gune horretako zola konpontzeko lanak egiteko. Aurrekontua 226.847,11 euro da, eta hiru hilabete eta erdiko epean egingo dira.

Lan horietan, bidea zolatu eta egokitu egingo da, gaur egungo trazatua eta zabalera errespetatuta. Zolan, bertako harri mota bat erabiliko da: "Matxitxakoko harria". Horrez gainera, zurezko hesia berrituko da;jarleku batzuk jarriko dira, eta espezie autoktonoak landatuko dira inguru guztian.

Eneperin egingo den hobekuntza honi lan hauek gehitu behar zaizkio: Ermuko sarbidean egin direnak, eta Gaztelugatxeko ermitarako harrizko igoeran dauden harresi-tarte batzuk konpontzeko eta beste puntu batzuetan hondatuta dauden harlangaitzak konpontzeko egingo direnak. Tarteok garbitu eta berregingo dira, dagoen materialaren antzekoa erabilita;beraz, artisau-lana egingo da, eskuz egingo baita.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120